Sei eraso sexista salatu eta gero, bertan behera utzi dute eguneko egitaraua Piratek

Prentsa agerraldia egin dute gertatutakoaren berri emateko/Donostiako Piratak
Prentsa agerraldia egin dute gertatutakoaren berri emateko / Donostiako Piratak

«Eraso hauek gure gunean eman dira, gure artean dabilen jendeak burutu ditu. Egoerak gainezka egin zigun atzo eta ez dugu halako beste egun eta gau bat jasateko indarrik», salatu dute; arratsaldeko 19:00etan egingo dute manifestazioa Boulevardetik abiatuta

DVDonostia

Azken 24 orduetan izandako «eraso sexista larrien harira», Donostiako Piratek erabaki dute egun osoko egitaraua bertan behera uztea. Flamenkako gunea itxita mantenduko da, eta laguntza eskatu dute auzolana deituta dago manifestaziorako beharko den materiala prestatzeko. Arratsaldeko 19:00etan egingo dute manifestazioa Boulevardetik abiatuta.

Sare sozialetan zabaldutako ohar batean azaldu dutenez, astearte honetan, hilak 13, 24 ordu baino gutxiagoan, 6 erasoren berri izan dute Piratek. «Hasiera batean, bi bortxaketa salatu zizkiguten, eta protokoloaren aktibazioa eman genuen unetik erasoak bata bestearen atzetik etortzen hasi ziren. Eraso hauek gure gunean eman dira, gure artean dabilen jendeak burutu ditu. Egoerak gainezka egin zigun atzo eta ez dugu halako beste egun eta gau bat jasateko indarrik», esan dute.

Festetan parte hartzen duten %50aren «segurtasuna eta askatasuna bermatu ezina ikusita, ez dago festarik. Hala: gaurko egitaraua bertan behera uztea erabaki dugu. Ez ditugu horrelako festak nahi», gaineratu dute.

Dei egin dute 19:00etako manifestazioan parte hartzera. Izan ere, uste dute «Pirata guztion erantzukizuna dela gune segurua bermatzea». Oraingoz, Donostiako Udaletxeak ez du deklaraziorik egin gaiaren inguruan.

Temas

Euskera