Hiritarrak | Elementos Crew 310
«Rimatzen badu (eta errimatzen ez badu ere), hizkuntzarik beti tresna»Rap musika gure egunerakotasunaren isla bizia
Arham Siddiq Bano, Luken Suberbiola Mariño, Beñat Alberro Exeberria, Julen Iglesias Falque. Lauek osatzen dute rap musika egiten duen Elementos Crew 310 banda. Arham Pasai Donibanekoa da; Luken eta Julen, Antxokoak; eta Beñat Trintxerpekoa. Badia dute jaio/jolas/bizi/ inspirazio/musika-leku. Txikiak zirelarik ezagutu zuten elkar. Hiruk Pasai-Lezo lizeoan ikasi dute eta besteak Herri Ametsa ikastolan. Taldearen, hastapenetan Berako Albaro ibili zen gustura. Igandean egin genuen berba, sarri 'Gronx' deitzen dugun auzoan, Zurriola hurbil duten parajetan.
Publicidad
– Hizketan hasi aurretik, akordatuko al gara ahaztu ezin dugun lagunekin?
– 'Festamen', esaterako, zuk esandakoa, ezin ahaztu. Ezta San Juaneko Rafa NSFrekin, beti luzatu baitigu eskua sostengu moduan. Ezta 'Cero Artificial' bideoklipean agertzen den Gotarekin ere. Amarako Topoan grabatu genuen kanta hura. Zera dio zuribeltzean: 'Las personas son muy perras. Échales un cable y lo utilizarán para ahogarte'. Aipatu nahi dugu ere proiekzio handiko raperoa den Trintxerpeko Gonza...
«https.//youtube.com/@elementoscrew310?si=C5xtY70IEDkXPpzR helbidean aurkituko dituzue gure kantak eta Arhamen iPhone 13arekin Herrerako Topon, Bidebietako bus paradetan, Azkuenen eta halako lekuetan grabaturiko bideoak»
– Gonza zuen 'Sonrisas de ayer' bideoan agertzen da, oker ez banago.
– Bai. Horretan honela kantatzen du Julenek: 'Esos malos ratos que nadie ve para ponerme cara a cara con mi yo de cristal'...
– Niri izugarri gustatzen zait 'Mugi' izenburukoa. Kanta eta bideoklipa. Jolas polita egiten duzue grafikoki Mugi txartelaren berde kolorearekin, kamera oso nerbioso mugitzen da eta hitzak: 'Cuánto amor de pega, qué pronto olvidáis a las personas; amigos y parejas nuevas'. Horretaz gain, kristoren omenaldia egiten diozue horren gazte, zirkuituan hil zen Simoncelli moto piloto primerakoari...
– Nire aitari (ni naiz, Julen, hizketan...) izugarri gustatzen zaizkio motorrak eta pegatu egin dit afizioa. Horrexegatik kantatzen dut '¿Quién dijo que ser feliz era fácil, entre tanto imbécil, policías y nazis, lo mío es eterno como Marco Simoncelli'.
– Egunerokotasuna aipatzen duzue lerroburuan. Orain darabilkigun kantan, garraio txartel berdeak hartzen du protagonismoa. Ametsei uko egin gabe...
– 'No tengo ni dos pavos en la Mugi y sigo soñando Los Ángeles y Miami, que nos llueva el money, never stop dreaming. Galizia y Euskadi, dejarme bakarrik, eskerrik, ya casi ni respirar es gratis, hay mas virus que el covid. Itzali mugikorra. No te bailo el agua ni en la tumba(...)'.
Publicidad
– Zuen kantak entzuten, zera ematen du, ez diozue inolako beldurrik, erreparorik hizkuntzak nahasteari: euskara, ingelesa, gaztelania...
– Euskara presente dago gure bizitzan. Maite dugu biziki. Hizkuntza ederra, misteriotsua, historikoa, rap musikari ederki egokitzen zaiona deritzogu. Azken finean, rap egiten dugunok ez gara bertsolariengandik edo Kubako 'repentista' famatu horiengandik oso urrun... Beitu, ez digu inportik zein hizkuntzarena den errima on baterako balio digun hitza. Errimatzen badu, balekotzat hartzen dugu. Eta kito.
– Orrialde honetako goiburuan haratago ere bazoazte. Izan ere, errimatzen ez badu ere baliteke hitz bat egokia izatea kanturako.
– Bai horixe, errima ez da beti ezinbestekoa. Askotan,elkarren talka egin behar dute hitzek.
Publicidad
– Oraindik ez zarete Miamira iritsi, baina leku asko korritu duzue zuen rapaz. Altzako kiroldegia, Uba Hostel, Dabadaba ere...
– Serafin Esnaola plazan aritu gara. El Negro eta La Trikurekin konpartitu dugu Ametzagañako parkea Intxaurrondoko festetan. Izan gara Bidebietako Txinpotxo Rock-en. Gure parajeak dira horiexek. Hor ditugu errekuerdoak, lagunak, inspirazioa...
– Zergatik rap eta ez...rock?
– Alde batetik, hip-hop kulturak biltzen dituen lau mundu horiek (DJak, breakdance, rap bera eta grafitiak) gogoko oso ditugulako. Bestaldetik, eta gure irudiko, zuk jarritako beste aukera horrek, rockarenak, alegia, gehiago, gehiegi estutzen duelako esan nahi duzuen hori. Rapak erritmo askeagoa, libreagoa du eta hobeto sartzen zaizkigu bertan hitzak, esaldiak, mezuak... Rapa hiriko estiloa da, kalekoa. Eta gu kalekoak, plazatakoak, badiakoak gara. Gure iskinetakoak, gure Azkuene kaleko aldapakoak...
Publicidad
– Protestarako erabiltzen duzue?
– Injustiziaz gainezka den munduan bizi gara, baina ez dugu bakar-bakarrik protesta soziala edo erreibindikazio politikoa egiten. Badira ere gure protesta propio eta pertsonalak. Eguneroko istorioak, sentsazioak, alegrantziak eta penak. Kontra eta alde.
– Nola sortzen duzue musika?
– Trastero bat egokitu dugu estudio. Baditugu ordenagailua, soinu-txartela, mikroa, kaskoak eta obretan erabiltzen den espumaz intsonorizaturiko kabina bat. Beñat DJa da eta berak sortzen ditu baseak, instrumentalak. Bidaltzen dizkigu guri eta hasten gara rapeko bertsotan... Edo aldrebes, bati esaldirik okurritzen zaio eta gero dator musika. Ez gara estudioan sortzen. Kaleko bizitzan baizik.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión