Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Larraitz bere musika eskolan. Pianoak dira bertan nagusi baina ez dira falta gitarrak eta ukeleleak. ARIZMENDI
«Musika gogorra da. Alta, oinarria serio harturik, plazer bidelagun ere»

Hiritarrak

«Musika gogorra da. Alta, oinarria serio harturik, plazer bidelagun ere»

Larraitz Burgaleta Bajineta | 7 urtekin txikarra egiten zuen solfeo eskoletatik. Egun musika du pasio

Begoña del Teso

San Sebastián

Martes, 15 de abril 2025, 06:47

1966an, Larraitzen aitak, Albertok, tronpeta jo zuen Trinidadeko plazan. Modern Jazz Quinteteko kidea zen eta hasi berria oso 2025 honetan 60 urte beteko dituen Jazzaldia. Elena bada Larraitz eta Ainhoaren ama eta familian badago Kontserbatorion katedratiko izandakorik. Larraitzek badu bi Goi Mailako bi Gradu Musikan eta masterra Pedagogian eta Irakasleen Formakuntzan. Ahetze herrian bizi izandakoa, musika ikastaro eta ikuskizunak prestatu ohi zituen Arbonako Aranzola etxean. Badira 8 urte Ategorrietan ireki zuela bere musika eskola. Bada hilabete gutxi handitu duela.

– 'Karmele' filmaren errodajean izana zara! Kontatu, faborez.

– 'Ane' edo 'Faisaien Irla'-n parte hartu izan duen Jone Laspiur, nire ikaslea izandakoa, da protagonista nagusia bertan. Bere lan batean piano jo behar duen bakoitzean deitu egiten dit ondo baino hobeto egin ahal izateko eta denboraren poderioz galdutako sasoia berreskuratzeko. Asier Altunaren filmean, Karmelek nahiko ondo jotzen du beraz, hor ibili ginen jo ta ke. Filmaketara gonbidatu ninduten. Nafarroako etxe ederretan grabatzen ziren eszenak. Baita Donostiako Arbaizenean. Ze inpresio Dukesaren etxean sartzea! Eta ze inpresio filmaketarena! Zenbat ordu, ze kurioso hari kronologiko bat ez eramatea filmatzerakoan, nola josiko dituzte gero irudi guztiak? Filmaren lehengo eszena tokatu zitzaidan ikustea...

«Nire ikasle helduek pianoa jotzera eramaten duen prozesu osoaz gozatzen dute. Gazteek, berriz, lehen baino lehen nahi dute abesti edo melodia jo. Alzheimer jotak daudenek eurena zen zerbait berreskuratzen dute eta atzerritarrak euskal kulturan murgiltzen dira»

– Ategorrietako zure musika eskolako lurrean eserita ikusi izan nuen behin jende pila. Atzerritarrak ziruditen denek...

– Atzerritarrak ziruditen atzerritarrak zirelako. Badakit nik musika diziplina gogorra dela eta aurrera egin nahi baduzu klasikoan den oinarria menderatu behar duzula. Arte gogor eta zorrotza bada ere, musikaz gozatzea ez da zaila. Bai ordea ezinbestekoa. Musikari askatasunetik ere hel diezaiokezu, inprobisatu dezakezu, existitzen dena aldatu eta existitzen ez dena sortu. Are gehiago, zauden herriaren kulturan murgiltzeko tresna ikaragarri ona da musika. Beraz...

– Zer?

– Nire eskolatik ez oso urrun (Pasaia kalean) Tandem hizkuntza akademia dago. Badira 30 urte horretan dihardutela. Alemaniatik etortzen dira gazte pila gaztelania ikasteko. Ni beti naiz buruari bueltak ematen, izugarriak dira nire okurrentziak. Behin, handik pasatzen nintzela zera pentsatu nuen, zergatik ez ditugu ikasle horiek euskarara hurbiltzen musikaren bidez? Tandemkoei proposatu nien eta segituan onartu. Handik gutxira hor geunden, 30 bat lagun bi orduko ikastaro batean, Ez Dok Amairu zer zen kontatzen, Joxean Artzeren poemak irakurtzen eta itzultzen eta Laboaren abestiak ikasten. Aleman ikasle horiek 'Txoria txori' kantatzen eta jotzen jarri genion amaiera eskolari. Jende mordoxka bildu zen eta lurrean eseri behar, partitura eta letrak eskuan zituztelarik.

– Animaliez mozorroturik piano jotzen ikusi izan ditut zure ikasleak, nola leike?.

– Esandakoa, hemen inor ez da libratzen disziplinatik baina horrek ez du esan nahi dibertizen ez garenik. Ikusi izan duzun bideoan 'En la granja de Pepito' ari ziren jotzen. Normala oso animaliz jantzita izatea ez iruditu?

– Zertarako balio al du ondo pasatzeak?

– Hamaika gauzatarako. Behin baino gehiagotan ikasle bik (hiruk ere) jotzen dute aldi berean pianoa. Trebezia lantzeaz gain, enpatia egiten duzu. Izan ere, pianoa zurekin jotzen ari direnek agian ez dute zure erritmo bera eta elkar egokitu behar duzue derrigorr.

– Entzun izan dut zure audiotan 'Titanic' filmaren musika baina ez dut bukaera errekonozitu...

– Ez delako pelikularen musikarena. Eskatu egin nion ikasleari bere amaiera propioa sortzeko. Askotan egiten dugu hori, melodia bat eman eta... Horrelakoetan bi baino gehiago baldin badira pianoan elkar kutsatzen dute; batak egiten duen hori besteak jarraitu eta hirugarrenak hautsi. Ahaztu gabe baina 'enpastatu' behar dutela elkarrekin, bat egin nahiz eta hiru izan.

– Gazteez ari gara baina badituzu ikasle helduak...

– Bai, gazte zirela jotzen zutenak baina, bizitza horrelakoxea baita, utzi izan behar zutenak eta orain musikari berriro heltzen diotenak. Badira zerotik hasten direnak; 80 aspaldian bete zituen gizon bat dut gogoan. Zeinen gustura dator! Kuriosoa da oso, helduek ikasteko prozesu luzearekin gozatzen dute. Gazteek,aldiz, ahalik eta azkarren nahi dute abestiak jo, abestiak asmatu...

– Jonek emango ditu gitarra eta ukelele klaseak. Elena arduratuko da berri, zahartzaroko dementziak, alzheimerrak edo kalte-kognitiboek jota dauden pertsonak musikaren bitartez ahal den neurrian laguntzen.

– Ikerketek azaldu dute musika dela galtzen dugun azken oroipena. Gaixoek euren bizitzan garrantzia izan duen musika mota (opera, klopak, pop, zarzuela...) entzutean animoz aldatzen dute. Ez dira ez sendatzen baina bai istant batez zoriontsuak izan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Musika gogorra da. Alta, oinarria serio harturik, plazer bidelagun ere»