«Munduan egoten ikasi behar da. Nola? Galduz eta irabaziz; aldatuz, egokituz»
Julia Lasagabaster Gómez de Segura ·
Poemak eta grabatuakAita du Oñatikoa eta ama Gasteizkoa. Jada existi-tzen ez diren ikastetxe bitan ikasi zuten, Jesuitinas eta La Pazeko Franciscanas Misionerasetan. Madrilen lizentziatu zen Artearen Historian. Sestaoko La Única Puerta a la Izquierda argitaletxe xarmagarrian plazaratutako 'La revolución dormida' bere liburuko bigarren edizioa laster izango da erakusleihoetan.
Publicidad
– Zubieta liburu-dendan eskatu ditut zure poemak eta... agortu dira!
– Uste dut ale batzuk geratzen direla Errenteriako Noskin.
« Hiria maite dut. Natura beste. Gustukoa dut ibai ondoan paseatzea. Gustuko Santa Catalina zubia. Hortik, mendiak ikusten dituzu Donostia babesten»
– Ez izan kezkarik. Zorionekoa zu. Badakit poesia modan dagoela egunotan, baina poeta gutxik lortzen dute bigarren edizio bat. Are gutxiago, liburuak horren estimu handian dituen zurea bezalako argitaletxe txiki batean. Emango La Única Puerta a la Izquierdaren berri?
– Borroka handia egiten dute Juanje Sanzek eta lagunek liburuen eta autoreen alde. Mimatu egiten dituzte, mimatu egiten gaituzte. Inprimatzeko papera maite maite aukeratu, azalaren testura, gustuz hautatu. Egia esateko, ez da harritzekoa, badakizu non daukan egoitza argitaletxeak?
– Burdinez eta suaz sortutako Sestaon, Gora Sestao River FT!
– Bertantxe baina erreparatu kalearen izenari: Blas de Otero! Ezin kointzidentzia hutsa izan. Poeta baten izena duen kale batean, poetak maite maite egiten dituen argitaletxea izatea, logikoa da. Nahi duzu alea dedikatzea?
– Baaale, baina gauza bat, ez dadila izan gu bion arteko kontu bakarra.
– ???!!!!
– Esan nahi dut, idatzi eskain-tzan zuk eta biok maitatzen dugun hainbat emakume idazleren izenak. Esaterako...
– Ni oso klasikoa naiz nere gustuetan. Nik Brönte ahizpak daramatzat bihotzean.
Publicidad
– Emilyren 'Gailur ekaiztsuak'. Gau eta egun, Hemen eta beti.
– Charlotteren 'Jane Eyre' kontakizun eternala. Eta jende gutxik ezagutu arren, Anneren 'Wildfell Hall-eko maizterra' paregabea. Axola ez bazaizu, beste Emily bat ere idatziko dut eskaintzan.
– Uste dut badakidala zein...
– Seguru baietz, Emily Dickinson; etxetik, gelatik urtetan zehar atera ez bazen ere, ziur naiz munduan egoten bazekiela ederki. Bestela nola idatzi «Egarriak irakasten du ura zer den; zeharkatu behar duzun itsasoak, lurra. Saminak erakusten du poza. Bakeak gudaz egiten digu berba. Baina elurrak... elurrak dio txoria zer den».
Publicidad
– «Munduan egoten jakin...» Horrek kezkatzen zaitu, ez da? Edo, bederen, zure poesia ezinegon gozo batez busti.
– Bai. Nik uste, bizitzen ikasten dela bizitzen. Sufrituz eta gozatuz, galduz eta irabaziz zoaz zure burua munduan kokatzen. Baina ez mundua ez gu ez gara mugiezinak. Aldakorrak baizik. Hobe, eta eskerrak. Zauden lekua, momentua, sentsazioak... betiereko iraungo dutela sinetsi bezain pronto, mugitu egiten zaizkigu, desagertu, ezabatu, itxuraldatu. Eta ez bazaude presto. gozamen eta sufrimendu uneetan ez baduzu ezer ikasi edo zeureganatu, akabo. Bai, munduan izaten eta egoten ikasi behar da.
– Ikasi, idatzi eta, ahal bada, grabatu. Grabatzailea zara. Ez ofizioz, baina bai plazerez. Gipuzkoako Artisten Elkarteko partaide, maisu finak izan dituzu pinturan eta beste tekniketan.
– Halaxe izan da, bai. Bi urte eman nituen Julian Ugarterekin. Olioa maite zuen berak, baina baita marrazkiak eta grabatuak ere. Nere estreinako libururako, grabatuak hautatu ditut ilustrazio gisa.
Publicidad
– Teknika bat baino gehiago dago horretan, linografia, akuaforte, baina izenik politena, 'carborundo', Azalduko nolakoa den?
– Neri grabatua gustatzen zait, ekinean, sortzen ari zarela, zoriaren menpe zaudelako. Pintura, marrazkiak, askoz zehatzagoak dira edo izan daitezke. Pentsatzen duzuna islatzen duzu. Grabatuarekin ez. Grabatuarekin, dantzan zabiltza zoriarekin. Carborundoari dagokionez, lan eta neke handia exijitzen dituen teknika da. Teknika ederra, harrigarria. Karburozko silizioa hautseztatzen duzu erabiltzen ari zaren oihal, egur edo paperezko gainazalean; tindatuko duzu gero eta zain geratuko, ea emaitza nolakoa, ea zoriak nondik joko.
– 'La revolución dormida'-ren bigarren edizioaren espero eta desiran zaudela, gaudela, beste bi kontu dituzu eskuetan, ez da?
– Kaleratu behar eta nahi dut Pandemiaren inguruko egunkari poetikoa. Izena badu jada, izana ere, baina ez dizuet gehiago aurreratuko. Ba-da-ez-pa-da-ere.
Publicidad
– Ondo egiten duzu. Beste proiektuan ez zaudela bakarrik dut susmoa...
– Ez, lan kolektiboa da. Galdetu digute zenbatsuri zeretik bizi diren artistak. Zeretik eta zertaz.
– Errepusturik ba al duzu?
– Jakina. Egiari zor, inozo samarra duzu galdera. Zeretik biziko da ba artista? Ba... artetik!!!
– Ez dago gaizki pentsatua, ez. Esan didazu natura maite duzula, Donostiako ibaia eta Oñatin, eliza azpitik eta Unibertsitate ondotik pasatzen den erreka. Baina bazara ere, kaletar peto petoa. Hiria duzu gogoko...
Noticia Patrocinada
– Oso. Saminetik alegrantziara (edo aldrebes edo biak batera) egin dudan bidaia, naturan eta hirian egin dut. Askotan biak elkartzen dira; mendiek babestua da Donostia, Urumeak zeharkatzen gaitu eta itsasoa, maiz, kaleetan barrena ibiltzen da. Naturaren eta hiriaren parte gara.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión