
Secciones
Servicios
Destacamos
Osteguneroko banaketa bukatzerakoan, Dantzarineara jo zuen Juan Cruzek han baitzen biltzekoa, bazkarian eta tertulian aspaldiko lagunekin. Bueltatu behar zuen, aldiz, Uitzira Ibaik belarra moztu eta biltzeko momentua iritsi baita. Euria ari zuen kanpoan baina gozo aritu ginen solasaldian. Bizitzaz, pilotaz eta rekesonaz. Sagastibeltza du bigarren abizena aitak eta Zubieta semeak.
– Marrubizko jogurtarekin! Bai gozoa!
– Ba bai, baina aholku bat emango dizuegu: ez nahasi platerean rekesona eta jogurta. Gainetik bota eta kito. Nahastuko dira gero ahoan eta bai marrubien bai rekesonaren gustu osoa dastatuko duzue. Egizue proba.
– Egingo dut, baina emaguzue lehen batidoaren errezeta.
– Esnea. Rekesona. Platanoa. Basoko fruituak eta chia haziak.
– Esker mila anitz. Nolatan rekesona? Ohikoagoa da gaztagintzan aritzea. Rekeson zaleok ez dugu erraza ona aurkitzea. Tokikoa. Artisaua. Zaila ere garaiz topatzea. Iraupen gutxiko produktua delako, asko jota ere astebetekoa. Zuek ostegunero ekarri eta momentuan erosi behar. Eskerrak, hain ona izanik, rekesonak ez duela gehiegi irauten, ahazturik, frigorifikon...
– Gaztagintzan ere gara ibiliak Ama-amona zenak (Maria Jesus) gazta egiten zuen gure etxean (Uitziko Martin Perenea izenekoan). Nik (Juan Cruzek) sariketa pare bat irabazi izan dut gure gaztarekin baina jubilatu nintzenean, Ibaik nahiago izan zuen ardiekin jarraitu eta utzi genuen gaztandegia. Orain, gure 300 ardien esnea saltzen diegu inguruko gaztagileei eta gazura gorde. Handia oso da latxa horiek ematen duten ardura eta ezin aldi berean gazta ona egiteari heldu. Bada beste arrazoia rekesona gurean mantentzeko.
– Zein?
– Zuk zeuk aipatu berri duzu ia-ia: Gazta egiten hasi ginenean, aspaldi samarrean, askok ez zuten egun hainbat eta hainbatek duten goi mailako kalitatea. Beraz, zurea ona bazen lehiakide gutxi zenuen. Pixkanaka-pixkanaka gorantz egin du kalitateak eta gazta izugarri on franko aurkitzen dituzu non-nahi. Aldiz, rekesonean ez dago horren lehia handirik. Berriro dizut, ondo, mimoz, prozesuaren pauso guztiak zainduz, gure ardien esne onarekin eta bere gazurarekin eginez gero, markaz fuerakoa lortuko duzu, Bezeroak nola. Bestalde, etxean beti izan zen rekesona jateko ohitura. Ofizio, afan eta gustuko dugun negozio bihurtu dugu usadio familiaren hori.
– Badakit bezero partikularrak dituzuela. Telefonoz deitzen dizuete eta zuek erreparto egunean nahi duten lekura ekarri. Baina zeintzuk dira Donostian dituzuen salmenta puntuak?
–Ez pentsa gaur egungo kontua dela gurea. Hasi, Super Amara bakarra zenean eta Amaran bakarrik zegoenean, hasi ginen. Jabea zen Joserekin, Donostiako auzoetan zabaldu aurretik, Uvescok erosi baino lehen. Orain beste motako komertzioekin egiten ditugu tratuak. Matia kaleko Bacalaos Haritzeko Jaimerekin, ondoan den fruta-dendako Andresekin, Bretxa merkatuko Mirianekin, Don Serapioko Jakarekin. Lukasen ere erosten digute.
– Palan aritu zara frontoian zu, profesional mailan, Juan Cruz. Izan ere, mintzatu ginen lehengo aldian Iruñean zinen, Labriten. Elordi eta Zabaleta Peña II eta Mariezkurrenaren kontra ikusi zenituen.
– Elordik eta Zabaletak irabazi zuten, 22-21. Gero buruz buruko bat ikusi genuen, Agirre Salaberriaren kontra. Bastante eroso gainditu zuen Asierrek Iker, 22-11. Bai, ibilia naiz frontoietan. Hementxe, Karmelo Baldan. Badakizu, frontoi luzea, 14 koadrokoa eta belozidade handiko jokoa. Semearena nola, semea erremontista da, Galarretan.
– Ez dabil horren gaizki osasunez erremontea. Astelehenero daude partidak eta telebistak ematen ditu lehia ederrak.
– Ez da ez hain gaizki, baina ez dago nahi genuen hain ondo. Partidak ematen ditu telebistak, bai, baina gauez. Hala ere, jendea Galarretara arrimatzen da. Gehien bat finalaurreko eta finaletara. Behin baino gehiagotan bete egiten da pilotalekua.
– Hasieran rekesona jateko bi modu (ziento bat dira...) eskaini diguzue. Orain, pilota medio, kirolarientzako elikadura-gehigarri primerakoa dela baieztatuko diguzue, ez da?
– Eta ez bakarrik beren gorputzarekin sano jokatu nahi duten kirolarientzat. Medikuek osasunez justu antzean dauden gaixoei ere gomendatzen diete. Oso grasa gutxi eta proteina asko dituelako. Debekatuko diete akaso gazta (grasa dela-eta) baina ez rekesona.
– Irakurriko al dugu etiketa?
– Inongo beldurrik gabe. Rekeson 100 gramo harturik, energia kantitatea 582 kilokaloria/135 kaloriakoa aurkituko dituzu. Grasa aldetik, %10, haietatik 7,8 saturatuak direnak. Karbono-hidratoei dagokielarik (azukrea), %2,1 duzu. Gatza aldetik, huskeria bat, %0,12. Proteinetako kantitatea, markakoa %8. Irekiko al dugu kaxa bat eta dastatzen hasiko goiz euritsu honetan?
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.