María Arnal i Marcel Bagés bikoteak Donostian aurkeztuko du lehen diskoa

MAría eta Marcel, kontzertuan/EFE
MAría eta Marcel, kontzertuan / EFE

'45 cerebros y 1 corazón', urriaren 11n eramango dute Victoria Eugenia Antzokira

María Arnal i Marcel Bagés bikoteak lehen diskoa aurkeztuko du Donostiako Victoria Eugenia Antzokian, '45 cerebros y 1 corazón', urriaren 11n. Diskoaren aurkezpen bira itxi aurretik pasako dira gipuzkoar hiriburutik. Disko hori, Estatuan egindako musikan izan den debutik nabarmenenetakotzat jo dute hainbat aditu eta hedabidek.

Badalonako kantaria eta Flixeko (Tarragona) gitarra-jotzaileak osatzen dute bikoa. biraren azken txanpari indartsu heldu diote, arrakasta handia lortu ondoren hala entzuleen aldetik nola kritikarenetik. Zenbait jaialditan –besteak beste, Primavera Sound, BBK, Veranos de la Villa izenekoetan–, eta nazioartean ibili dira musika zaleei aurkezten.

Errusian, Erresuma Batuan, Bulgarian, Marokon edo Ameriketan, besteak beste.Ez da bikoa Euskal Herritik igaroko den lehenengo aldia. Aurten, maiatzean eta uztailean, Saran eta Bilbon izan dira, hurrenez hurren.

Victoria Eugeniako kontzertua urrian egingo dute, hilaren 11n, 20:00etan. Sarrerak eskuragarri daude 18 euroan.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos