
Hiritarrak
«Entzuleari zera diogu. Gutxiago kontatuko dizugu; hobe kontaturik»Secciones
Servicios
Destacamos
Hiritarrak
«Entzuleari zera diogu. Gutxiago kontatuko dizugu; hobe kontaturik»Ez dabiltza apaltasun faltsuz. Egindako lanaz harro, harro oso, daude. Eta badira sortu duten 'Mare' podcastaren maila altuaren jakitun. Badakite ere Ondas Sarietan izendatuak izatea ez dela txantxetako kontua. Horrexegatik, www. marepodcast.com sakatuz gero, agertzen den lehendabiziko notiziya horixe da, «Hizkuntza Koofizialetako Podcastaren Onenaren Saria eta Podcast Esperimental Onenaren Saria kategorietan hautatu dute Mare Podcasta Ondas Sarietan. Martxoaren 12an jakingo da dibulgazioa eta sormen artistikoa uztartzen dituen podcastak sariren bat eramango duen». Doiz naparra bigarren abizena duen Maiderrek eta Mancisidor duen Inkok badute eskarmentu handi ederra ez bakarrik entzumenezko komunikabideetan. Baita itsasokoetan ere. Familiarengandik biei datorkien maitasuna, jitea, da.
– Azaldu.
– Zer?
– Itsasorekiko duzuen harremana. Podcasta sortu aurretikoa.
– Ni (Maider) arroketara joana naiz luzez arrantza egitera. Eta 'percebeira' izana naiz. Aitona Felixek Pasaiako Pisben egiten zuen lan. Nik (Inko) A Coruñako portua ederki asko ezagutzen dut. Hiru urtez bizi izan ginen han aita Pablok Asturiaseko Pesqueria Alonson egiten baitzuen behar. Denetatik harrapatu izan dut itsasoan. Eta kostaldean, karramarroak, jakina. Hori, txikietatik...
– Azaldu zuen eskarmentua entzumenezko munduan.
– Ni (Maider) irrati tradizionaletik nator eta orain Lasarte-Orian, Brunet eraikinean egoitza duen Ulu Median nabil, audio-munduan murgilduta den enpresa gaztean. Baditugu grabaketarako estudioak, soinu diseinuan gara espezializaturik (ez dut esateagatik esaten, nire lankide Jon Gartzia ere izendaturik izan da Ondas Sariean...) eta postprodukziozko lanak eskaintzen ditugu Dolby Atmos sistemarekin.
Ni (Inko) esataria naiz, gidoigilea, sormen tailerrak eman izan ditut, entzumenezko edukiak sortu izan ditut. Entzumenezko fikzioan sartua zan naiz luze eta buru belarri. Irrati pila ezagutu izan ditut: Casares, Euskadi Irratia. Orain Radio Nacionalen egiten dut lan, 'El ojo critico' saioan.
–Curriculumak politak eta bete-beteak. Bai itsasokoak bai lanekoak. Zein ote 'Mare' zuenaren helburua? Asmoetako bat aipatu duzue goiburuan. Izango dira baina beste hamaika.
– Lerroburuan dioguna egia da, 'Mare'-n beste podcastetan baino gutxiago kontatuko dizuegu. Alta, hobeki kontatuko dizuegu, zin degizuegu. Horrexegatik, gure ustez, gaude esperimentalen sailean izendaturik, podcasta 'atmosferikoa' nahi izan dugulako sortu non baleen kantua entzungo duzuen, non Gloria Hollister zientzialari eta esploratzailearen itsaso ondoetarako jaitsiera kontatzen dugunean, mundu ezezaguna horretan entzuten ziren (etzuten baziren ere) soinuak erreproduzitzen saiatzen garen. Ez dugu hitz gehiegi erabili nahi. Laket dugu ordea zuei sentiaraztea zer nolako zarata egiten duten (egiten badute ere) mamu arrainek. Gogoan James Cameronen 'Abyss' filmak eragiten zuen sentsazioa? Ba antzeko zerbaiten bila gabiltza podcastero...
– Beste aipu/izendapenik mereziko lukeen webean hauxe irakurtzen da: «Gure helburua ozeanoetara soinu kapsula txikien bidez hurbiltzea da. Espezie eta fenomeno bitxietara, leku magikoetara, biologoen, marinelen, artisten bizietara eta espedizioetara». Adibiderik jarriko,otoi?
– Ba al zenekien, adibidez, itsasoan elurra egiten duenik?
– Ez.
– Ba egin egiten du. Hadal Gunean, 6.000 metroko sakoneran, hotza muturrekoa denean, erabateko iluntasuna dagoenean, presio hidrostatikoa basatia dagoenean. Eta hala ere, bizia badago bertan. Ba al dakizu nolakoa den aingiren bizi-bidaia luzea?
– Ba...
– Lurrik ukitzen ez duen Sargazoen Itsaso misteriotsuan den Bermuden Triangeluan du jaiolekua Aristotelesi eta Freudi buruhausteak eragin zizkien espezie enigmatikoa horrek. Hiru urtez, korronteen ondorioz, urek arrastaka, Europara eramanak izango dira. Metamorfosiz metamorfosi (ez ahaztu, angulak bilakatuko direnik...), ur gezetara egokituko dira. Fase guztiak bete eta gero, bueltarako bidaia luzea egingo dute eta... Sargazoen itsasoan hil!
– Arranopola! Hori guztia kontatzen al duzue 'Mare'-n? Ez nau harritzen zuek esateak igualik ez duen podcasta denik.
– Serio ari gara hori esaten dugunean. Izango dira, igual, hobeak Baina gurea bezalakorik bat ere ez. Laburra da (lau minutu, bost), dibulgatiboa eta, gainera, guk sortuak dira soinu efektu guztiak. Horrexegatik, esperimentalen sailean hautagai izateak plazerez, emozioz eta liluraz betetzen gaitu. Are gehiago, sail horretan hizkuntza koofizialetako batean egina den bakarra da. Beste hirurak gaztelaniaz dira eta Argentinatik ere (hori da Desarmaudio izenekoaren kasua) datoz.
– Gure solasaldi honetan sarri aditu dizuedan adiera 'fikzio sonoroa' izan da. Zer ote?
– Aspaldi zaharreko 'irrati nobelak' eta irrati teatro famatu haien ondorengoa, gaurko eta biharko teknologiaz egina.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El mejor restaurante de comida sin gluten de España está en Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.