Lortu dute Donostiako udal kiroldegietako kontsumo energetikoa %21 jaistea

Klimatizagailu berriak jarri dituzte zenbait igerilekutan/Mikel Fraile
Klimatizagailu berriak jarri dituzte zenbait igerilekutan / Mikel Fraile

Kirol zerbitzuek ingurumenean duten eragina gutxitzeko helburuarekin, azken hiru urteetan zenbait neurri hartu ditu Donostia Kirolak-ek. Egun, bere kiroldegietan erabiltzen den energia elektrikoaren %100 energia iturri berriztagarrietatik sortzen da

Donostiako udal kiroldegietako kontsumo energetikoa %21 jaitsi da eta atmosferara bidalitako CO2 isurketak erdira jaitsi dira azken hiru urteetan. Martin Ibabe Kiroletako zinegotziak ostiral honetan jakinarazi duenez, Donostia Kirola erakundearen plan estrategikoak udal kirol zerbitzuen «kudeaketa iraunkorraren aldeko apustua» egin du, hiru eremutan: gizartea, ekonomia eta ingurumena.

Ingurumenaren arloan, kirol zerbitzuek ingurumenean duten eragina gutxitzea da helburua. Horretarako, azken urteotan abiaturiko ekintza nagusietako bat izan da kudeaketa energetikoaren kontratu berritzaile baten lizitazioa. Kontratu horretan energia aurrezteko eta ingurumenarekin erlazionatutako inbertsio eta ekintza mordoa sartu ziren.

«Kontratu honek lehenengo hiru urteetan eman dituen emaitzak ikusgarriak izan dira. Udal kiroldegietako kontsumo energetikoa %21 jaitsi da, eta atmosferara botatzen diren CO2 isurketak ere erdira jaitsi dira«, azaldu du Ibabek.

Beraz, zenbaki absolututan, 380.000 kw/h aurreztu dira eta CO2-ko 2.650.000 kilo gutxiago isuri dira. Kiroldegietako erabiltzaile bakoitzeko eraginak dagoeneko 1,62 CO2 kilo dira bakarrik. Gainera, Donostia Kirolak bere kiroldegietan erabiltzen den energia elektrikoaren %100 energia iturri berriztagarrietatik sortzen da.

Emaitza hauek lortu ahal izateko ekintza ugari egin dira urte hauetan, besteak beste, argi guztiak aldatu eta LED teknologia erabiltzen dutenak jarri dira, Txuri Urdinean izotza egiteko soberan dagoen beroa Yoldiko igerilekuak berotzeko erabiltzea, kiroldegietako estalkietan plaka fotovoltaikoak jartzea, biomasako galdarak jartzea zenbait tokitan, igerilekutako uraren beroa errekuperatzea saneamendu sarera bota aurretik, gimnasio eta igerilekuetan klimatizagailu berriak edo argiteria kudeatzeko presentzia eta krepuskular detektagailuak instalatzea.

Temas

Euskera