Secciones
Servicios
Destacamos
Sábado, 29 de diciembre 2018, 17:03
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
Urumearen defentsa eta ibaiaren ezagutzaren sustapena hasiera-hasierako helburu izan ditu Haritzalde Naturzaleen Elkarteak, nahiz eta 1991ean sortu zenez geroztik beste hainbat gai ere jorratzen dituen. Horregatik, Urumea bertatik bertara ezagutzeko aukera, eta txalupan egingo den kantu jira antolatu dituzte astebururako.
Larunbatean, abenduak 29, Donostiako kaia eta Santa Klara uhartearen arteko motora-zerbitzua eskaintzen duen enpresarekin lankidetzan, hainbat bisita gidatu egin dituzte txalupan Urumean barrena, goizez eta arratsaldez.
Bihar, hilak 30, bestalde, Mikel Laboaren omenezko ekitaldi berezia izango da, «Loiolako Erriberak Mikel Laboari omenaldi txikia eskaini nahi diolako bere heriotzaren 10. urteurrenean».
Abenduaren 1ean bere heriotzaren 10.urteurrena bete zen eta zerbait egin behar zutela pentsatu zuten. Erabaki zuten kantu bidez egitea omenaldia. Horregatik, kantu-jira berezia prestatu dute Ikasbide Elkarteko kantu-jirako lagunen laguntzaz.
Ibilbidean zehar, zubi bakoitzean geldialdia eginez, euskal abesti ezagunak kantatuko dituzte, eta Mikel Laboa pasabidean abeslari donostiar ezagunaren 3 kanta abestuz. Goizeko 12:00etatik 14:00etara luzatu da ekimena.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.