'Kosimoren katiuskak' irakurriko du Dani Martiarena istorioaren idazleak

na Ibañez Elosua eta Dani Martiarena Indart, 'Kosimoren katiuskak' album ilustratuaren egileak/Etxepare
na Ibañez Elosua eta Dani Martiarena Indart, 'Kosimoren katiuskak' album ilustratuaren egileak / Etxepare

Ana Ibañez Elosua ilustratzailearekin burututako lanak 2018ko Etxepare saria irabazi zuen. Horrez gain, hainbat liburu aurkezpen eta mahai inguru antolatu dituzte Donostiako Liburu Azokako egitarauaren baitan

DVDonostia

Uztailaren 7ra arte egongo da zabalik goiz (11:00-13:30) eta arratsaldez (17:00-20:00) Gipuzkoa plazan Donostiako Liburu Azoka. Liburutegi Nagusiko San Jeronimo aretoan, halaber, jarduera eta prentsaurreak antolatu dituzte. Hasteko, ekainaren 30ean, igande honetan, 'Kosimoren katiuskak' album ilustratua irakurriko du Dani Martiarena istorio horren idazleak, 12:30ean.

Ana Ibañez Elosua ilustratzailearekin burututako lanak 2018ko Etxepare saria irabazi zuen. Bertan, Cosimo eta parke txiki bat dira protagonista: Cosimok zuhaitz batean eraiki du etxola, eta hortik inguruari erreparatzen dio.

Uztailak 2an, asteartean, hainbat aurkezpen eta solasaldi daude aurreikusita.'Urtaroak eta zeinuak' poema liburuaren aurkezpena egingo du Jon Gerediagak goizean. Arratsaldez, Jon Arretxe, Javier Sagastiberri, Juan Infante eta José Javier Abasolo idazleen arteko mahai-ingurua egingo dute nobela beltzaren inguruan.

Uztailaren 4an, halaber, 'Respirando fuego. En las entrañas de la lucha kurda por la supervivencia' liburua aurkeztuko dute David Meseguer eta Karlos Zurutuzak. Gipuzkoa plazan, bestale, ipuinak entzun, kantatu eta marraztuko dituzte Pamiela-Kalandraka postuan.

Aurkezpen, tailer eta mahai inguruez gain, liburuak sinatuko dituzte azken hilabeteotan liburuak plazaratu dituzten sortzaileek, Gipuzkoa plazan. Egitarau osoa sarean dago kontsultagarri.

Temas

Euskera