Korrika Donostiara heltzear da

20. Korrika Donostiatik igaro zeneko irudia/Lobo Altuna
20. Korrika Donostiatik igaro zeneko irudia / Lobo Altuna

Mutrikun jasoko dute Korrikaren lekukoa goizaldeko 6:00etan eta kostaldetik pasa eta gero arratsaldean iritsiko da hiriburura ostiralean, hilak 12, arratsaldez. Azkoitia, Zarautz, Lasarte-Oria, Pasaia eta Oiartzundik ere igaroko da

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCODonostia

Donostia zeharkatuko du 21. Korrikak bere zortzigarren egunean, eta Gipuzkoan zehar ibiliko da egun osoz. Aurretik, Mutrikun jasoko dute Korrikaren lekukoa goizaldeko 6:00etan eta kostaldeldetik pasa eta gero arratsaldean iritsiko da hiriburura ostiralean, hilak 12.

Bilbon izango da gaur Korrika, apirilak 11. Bigarren jardunaldia izango da euskararen lastertetaren-tzat Bizkaiako lurretan. Atzokoan, Laudiotik hasita Barakaldora bitarteko ibilbidea egin zuen eta gaur berriz, Sestaon sartu eta Gernikan bitartean egun osoa eskuz esku pasako dute korrikalariek lekukoa Korrikaren aldeko oihuak entzungo direlarik. Tartean Bilbao zeharkatuko dute edizio honen zazpigarren egunean.

Bi mila kilometro inguru egingo ditu euskararen aldeko lasterketak zortzigarren jardunaldian. Hori biharkoa izango da eta Donostiara helduko da, gainera. Mutrikun jasoko dute lekukoa 21. Korrikak Gipuzkoara egiten duen bigarren bisitan. Goizaldeko 6:00etan jarrita dago hitzordua eta Markina-Xemein eta Bermeo igaro ondoren kilometro dexente egiteko asmoz iritsiko da.

Elgoibar, Azkoitia, Zestoa, Zumaian barna ibiliko dira korrikalariak Zarautzera iritsi aurretik. Ondoren, Orio, Usurbil, Lasarte-Orian izango da lekukoa arratsalde partean, Donostiara sartu aurretik arratsaldeko 16:28ak aldera.

Hiriburutik Pasaia aldera joko dute euskararen aldeko lasterketan partehartzen duten korrikalariek. Lezo,Errenteria eta Oiartzun egingo ditu azken kilometroak bihar. Hilaren 13an, Gipuzkoan barna ibiliko da Korrika eskualde desberdinak zeharkatuz. Eibarren izango da azken kilometroa Gipuzkoan Ermuara pasa aurretik.

Igandean, apirilak 14, Korrikaren azken egunean, Arrasate, Aretxabaleta, Eskoriatza eta Leintz Gatzagan ibiliko da lekukoa Gasteizera iritsi aurretik. Korrika bertan amaituko da eta egun horretarako jai berezia antolatzen ari da AEK.

2.500 kilometro inguru egin ondoren, lekukoak barruan daraman mezua irakurtzeko unea izango da.

Ibilbidea

Ostegunean, Balmaseda (7:50), Artziniega (9:03), Gordexola (9:51), Bilbo (11:46), Erandio (16:19) eta Bermeotik (20:12) pasako da Korrika. Bihar, aldiz, Mutriku (6:00), Azkoitia (8:59), Zarautz (13:00), Lasarte-Oria (15:33), Donostia (16:28), Pasaia (21:05) eta Oiartzundik (23:54).

Irakurri gehiago

Temas

Euskera