Ikasturteari amaiera emateko festa antolatu dute Kontadoresen

Ikasturteari amaiera emateko festa antolatu dute Kontadoresen
Kontadores

Kontafesta ekainaren 15ean egingo dute, larunbat honetan, 19:00etatik aurrera

DVDonostia

Kontadoresek festa handiarekin ospatuko du ikasturte amaiera. Kontafesta ekainaren 15ean egingo dute, larunbat honetan, 19:00etatik aurrera. Askotariko jarduerak prestatu dituzte aurtengo festarako.

Azken bi urteotan zehar sustaturiko hainbat egitasmo ikusaraziko dute gazte zentroan, eta hurrengo ikasturteko laborategien aurkezpen txiki bat ere egingo dute. Helburua da bultzatzea profesionalak ez diren arte bizien inguruko proiektuak (antzerkia, dantza, poesia...) eta proiektu esperimentalak; bereziki, hemengoak, gazte izaerakoak zein formatu txikikoak erakustea. Aldi berean, Kontafestak honako xede hauek ditu: parte hartzaileak motibatu beren sormen prozesuan aurrera egiteko eta euren kultur ekoizpenaren hedapena bultzatu.

Federico Garcia Lorcaren 'Bernarda Albaren Etxea' antzezlanak emango dio hasiera festari, Theatrola Donostiako antzerki talde amateurraren eskutik. Ondoren, munduko sukaldaritzako laborategiko partaideek egindako pintxoak dastatu ahal izango dira, eta Street Art izaerako Stencil esku-hartzea nola sortzen den zuzenean ikusteko aukera ere izango da. Hori guztia Blonde In Flames DJaren erritmoak lagundurik.

Jarduerak hainbat erakunde eta irakasleren elkarlanari esker antolatu dira: Theatrola antzerki taldea, Boemius Art eta Kontadoreseko Supper Club sukaldaritza laborategiko irakasle den Gregory Schaefer sukaldaria. Nahi izanez gero, jarduera guztietan parte hartzeko aukera egongo da, eta ekintza guztiak doakoak izango dira.

Theatrolaren Bernarda Albaren etxea antzezlana ikusteko beharrezkoa izango da gonbidapena aldez aurretik eskuratzea.Ikuskizuna hasi baino 45 minutu lehenago banatuko dira Kontadoresen bertan, lekuak bete arte.

Egitarau osoa

19:00-20:30
Bernarda Albaren etxea antzezlana (gaztelaniaz)
20:30etik aurrera
DJ Blonde In Flames
Hurrengo urteko laborategien erakusketa
Munduko pintxoak
10
Boemius Art-en eskutik, Stencil teknika zuzenean

Temas

Euskera