Borrar
Saharako 20 haurrak, Aquariumen
Tolosan uda igarotzen ari diren Saharako haurrek Aquariuma bisitatu dute

Tolosan uda igarotzen ari diren Saharako haurrek Aquariuma bisitatu dute

'Oporrak bakean' ekimena antolatzeko ardura dutenek kezka azaldu dute harrera egin dezaketen familien kopuruaren gainbeherarekiko

Viernes, 10 de agosto 2018, 16:58

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Donostiako Aquariumean izan dira Tolosaldean uda igarotzen ari diren 20 haur sahararrak. 20 haurrak beraien famili hartzaileekin batera izan dira Donostiako portuan, eta han izan dira baita ere Elixabete Eizagirre 'Oporrak bakean' erakundearen koordinatzailea eta Salem Tolosako zentroko monitorea.

Esther Irigaray Aquariumeko zuzendariak arrera egin die familia guztiei, eta bisita hasi baino lehen, haur bakoitzari opari bana banatu zaie. Tindufeko (Aljeria) errefuxiatu kanpamentuetan bizi diren 10 eta 12 urte bitarteko sahararrak dira, eta 'Oporrak bakean' programa baliatuta, basamortuko bi hilabete beroenak Euskadin igarotzen dituzte.

Urtero bezala, aurtengo uda Gipuzkoan pasatzen ari diren haurrek errekonozimendu mediko bat pasa dute eta behar izan dutenak medikuek artatu dituzte.

'Oporrak bakean' ekimena antolatzeko ardura dutenek, bestalde, kezka azaldu dute harrera egin dezaketen familien gainbeherarekiko. Dei egin dute adingabe horiek kanpamentuetan dituzten bizi-baldintza gogorrak arintzen laguntzera.

Hemen diren bitartean, mediku azterketak egiteaz gain, denetarik jaten dute, eta, batez ere, beste ingurune bat ezagutzen dute, bizi diren basamortuaz oso bestelakoa. Harrera-egileek, bestalde, gertutik ezagutzen dute saharar herriaren egoera. Bizikidetza horretan sortzen diren kultur trukea eta harreman estua denentzat direla aberasgarriak gogorarazi dute.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios