Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
'Haur besoetakoa: Litxarrerien jauna' aurkeztu zuteneko irudia I. E.
'Haur besoetakoa' komiki sailaren inguruan ariko dira Igor Leturia eta Unai Iturriaga

'Haur besoetakoa' komiki sailaren inguruan ariko dira Igor Leturia eta Unai Iturriaga

Intxaurrondoko Kultur Etxean, urtarrilaren 8an, aztertuko dituzte saileko komikiak

Viernes, 4 de enero 2019, 13:26

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Igor Leturiak zuzendutako solasaldian, Unai Iturriaga gidoilari durangarrak 'Haur besoetakoa' saileko komikiak aztertuko ditu Intxaurrondoko Kultur Etxean. Xabiroi bildumako hamaikagarren zenbakia da 'Haur besoetakoa'.

'Haur besoetakoa' komiki sailean bi izenburu argitaratu dira: 'Litxarrerien jauna' eta 'Paristik datorren artista'. Bietan marrazkilaria Alex Sanvi da. Egileen hitzetan, «Haur Besoetakoa komiki ganberroa da, nobela beltz bat, haurren munduan girotua, egia handi eta biribilak kontatzen dituena, mozorrotuta».

Unai Iturriagaren gidoiak eta Alex Sanviren ilustrazioek munduratu zuten Haur Besoetakoa. 'Haur besoetakoa' komiki «ganberroa da, nobela beltz bat, haurren munduan girotua, egia handi eta borobilak kontatzen dituena, mozorrotuta. Helduen munduak The Godfather (Aitajauna) duen moduan du haurren munduak Haur Besoetakoa, litxarrerien, jostailuen bideo-jokoen eta abarren merkatu klandestinoaren nagusia. Irakurleak begien aurrean duen munduan legez, handinahikeria, boterea eta ustelkeria nahasten dira haurren mundu honetan ere, non helduak ez diren ugalketarako eta zerbiturako izaki hutsak besterik», azaldu zuten sortzaileek proiektua lehenengoz aurkeztean.

Erreferentzia zinematografiko eta literario ugari dituen haurren unibertsoa da komikikoa. Urtarrilaren 8an, asteartean, 19:00etan izango da aurkezpena. Sarrera librea izango da, jarleku guztiak bete arte.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios