Gure Zirkuak Donostian amaituko du lehen bira

18.000 pertsonak baino gehiagok ikusi dute jada ikuskizuna/Mikel Royo
18.000 pertsonak baino gehiagok ikusi dute jada ikuskizuna / Mikel Royo

Zirkukideentzat, «ezin hobea izan da Gure Zirkuak Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako hamaika herritan izan duen harrera; izan herri txiki, ertain edo handi»

Gipuzkoan 5.000 ikusleren aurrean aritu ondoren, Bizkan aritu da udan Gure Zirkua. Iker Galartza aktoreak sortutako zirkuak harrera ona izan du, eta lehen bira amaitzekoGipuzkoara egingo dute buelta. Zehazki, Donostian egingo dituzte azken 18 emanaldiak, urriaren 5etik 27ra.

Sagueseko Zabalgunean egingo dituzte saioak, eta sarrerak datorren astelehenean jarriko dira salgai www.ticketea.com atarian. Uda honetan 18.000 pertsonak baino gehiagok ikusi dute, guztira, zirkuaren ikuskizun-sorta.

Urrun geratzen da lehen euskal zirku ibiltariak ekainaren 28an Amezketan eskaini zuen lehen saioa. Harezkero Gure Zirkuaren karpa leporaino bete da azken hilabeteotan eskaini dituen emanaldietako bakoitzean. Zirkukideentzat, «ezin hobea izan da Gure Zirkuak Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako hamaika herritan izan duen harrera; izan herri txiki, ertain edo handi. Eta orain, bira arrakastatsua amaitu aurretik, Euskal Herriko hiriburuetako batean ariko da zirkua: Donostian».

Gure Zirkuak Saguesko zabalgunean kokatuko du karpa, eta honakoak izango dira Donostian eskainiko dituen emanaldi zehatzak:

- Urriak 5, ostirala, 19:00tan

- Urriak 6, larunbata, 17:00tan eta 19:30tan

- Urriak 7, igandea, 17:00tan eta 19:30tan

- Urriak 12, ostirala, 19:00tan

- Urriak 13, larunbata, 17:00tan eta 19:30tan

- Urriak 14, igandea, 17:00tan eta 19:30tan

- Urriak 19, ostirala, 19:00tan

- Urriak 20, larunbata, 17:00tan eta 19:30tan

- Urriak 21, igandea, 17:00tan eta 19:30tan

- Urriak 26, ostirala, 19:00tan

- Urriak 27, larunbata, 17:00tan eta 19:30tan

18 emanaldietarako sarrerak, datorren astelehenean, irailaren 17an jarriko dira salgai, goizeko 10:00etatik aurrera, www.ticketea.com atarian.

Temas

Euskera
 

Fotos

Vídeos