Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Gladys Gogoan
Gladys del Estal gogora ekarri dute, bere heriotzaren 41. urteurrenean

Gladys del Estal gogora ekarri dute, bere heriotzaren 41. urteurrenean

Eguzki eta Gladys Gogoan-ek antolatutako ekitaldian, lan egitera deitu dute «normaltasun berri eta zaharraren arteko alde bakarra maskara izan ez dadin»

DV

Donostia

Sábado, 6 de junio 2020, 14:43

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Aurtengoa 41. aldia izan da. Gladys Gogoanek urtero antolatzen du ekintzaile ekologistaren omenezko ekitaldia bere heriotzaren urteurrenean. Antolatzaileek osasun-krisiaren ondorioz omenaldian hainbat aldaketa egin behar izan dituzten arren, ez dira falta izan aurreskua, lore-eskaintza eta kantak larunbat honetan, ekainak 6, Donostiako Gladys Enea (edo Cristina Enea) parkean.

Eguzki eta Gladys Gogoan-ek antolatutako ekitaldian, lan egitera deitu dute «normaltasun berri eta zaharraren arteko alde bakarra maskara izan ez dadin».

Nabarmendu dute, baita ere, Gladys Guardia Zibilak tiroz erail zuen Tudelako manifestaldi hartan adarrikatutako «arrazoiak gaur egun ere erabat indarrean daudela, inoiz baino gehiago, gainera, hori posible bada, behintzat. Izan ere, osasun-krisiak areagotu baino ez du egin errotiko aldaketa baten beharra, ingurumena eta pertsonak gehiago errespetatuko dituen ekoizpen-, kontsumo- eta bizi-modu aldaketa baten beharra. Aldaketa hori egin ezean, 'normaltasun berria' normaltasun zaharra baino ez da izango. Hori bai, maskararekin. Eta maskara horren atzean, krisi ekologikoa zorroztuko da, prekarietate eta desberdintasun sozialak areagotuko dira, herritarrak ahulagoak eta beldurtuagoak sentituko gara, eta, jakina, sentimentu horien anparoan, askatasuna murriztuko da, segurtasunaren edo, hobeto esan, sekurokraziaren hobe beharrez».

Halaber, gaineratu dute «konfinamenduak balio izan duela benetan garrantzitsua zer den konturatu gaitezen, konfinamendutik biziberrituak atera garela eta, ondorioz, norbanako gisa eta gizarte gisa gauzak aldatu egin behar direla onartu dugula. Ematen hasi diren pausoak, berriz, kontrako norabidean doaz. Pandemia aurreko normaltasun anormala lehenbailehen berreskuratzeko lasterketa zoroan gaudela ematen du».

Gauzak horrela, ekologistek aktibo izatera deitu dute, «aktibo izan gabe, eragin gabe, nekez gauzatuko dira beharrekotzat jotzen ditugun aldaketak. Guk normaltasun berri benetan berria behar dugulako».

Horren harira, gogora ekarri dute Zaldibarko hondamendia. Izan ere, lau hilabete igaro dira orduz geroztik, eta Gladys Enean bildutako lagunek elkartasuna adierazi nahi izan diete.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios