Urgente La carrera de Fórmula 1 con el campeonato en juego, en directo
Gorka Lazkano antropologoa eta euskarazko irakaslea. RAFA GUTIÉRREZ

Hiritarrak

Gorka Lazkano

«Garai haietako emakume libreek patxarana edaten zuten eta nokaz mintzo»

Paul Urkijoren 'Gaua'n- mintzatzen den euskararen arduraduna

Begoña del Teso

San Sebastián

Martes, 28 de octubre 2025, 07:05

Ostiralean, mukuru, lepo izango den Kursaalen, Paul Urkijoren 'Gaua' filmak irekiko du Beldurrezko Astea. Bertan entzuten den euskara oparoa, bizia, misteriotsua, gaueko izakiek zein gauean aise eta libre ibiltzen diren gizaki hamaikak erabilia den hori zaindu duen antropologoa eta euskarazko irakaslearekin mintzo gara gu. Gorkak misio bera onartu zuen Paulen beste bi pelikuletan. 'Errementari'-n Arabako hizkera mendeetakoa hartu zuen tresna. 'Irati'-n, berriz, Nafarroakoa. Oraingoan, mugaren bi aldeetan biltzen den Xareta eskualdekoa erabili izan du. Zugarramurdi, Urdazubi, Sara eta Ainhoa herriek osatzen dute lurralde hori, zeinean 'Gaua' filmatu zen. Baita Oiartzungo Zinealdean ere.

Publicidad

– Sitgeseko Zinemaldian izan zen estreinaldi ondoko prentsa aurreko eta ikusleekiko topaketan izan zinen zu. Galdera mordo bat erantzun behar izan zenuen bertan, jendea seko harritua baitzegoen ikusleak, entzuleak, misterioan jaurtitzeko euskarak duen ahalmenaz.

– Egia esatearren, ikusleari arrotz egiten zaien hizkuntza oro gerta liteke exotikoa. Ziurrenik guk ere harriduraz entzungo genituzke bulgariera zaharrez mintzaturiko ipuin sorginduak.

– Ahalmen horretaz baliatu zen eliza askoan, errezoak latinez eginez. 'Divinas palabras' deitzen zieten horiei gaztelaniaz. Gogoan Valle Inclanek horren inguruan sorturiko antzerki lana, Gabriel Arestik euskarara ekarritako 'Jainkoaren hitzak'?

– Gure esparru linguistikotik oso aldendurik dagoen hizkuntza baten hitzak, erritmoa, errimak eta hotsak beti irudituko zaizkigu misterioak hartuak. Hori gertatu zitzaion Sitgseseko jendeari.

– Baita gurean entzun izan dugun hainbat euskaldunoi ere. Inkluso pelikulan parte hartu duten aktore zenbatsuri ere.

– Inork ez dituelako euskararen erregistro guztiak ezagutzen. Ez joandako garaietakoak ez gaur egungoak ere. Aberatsa da gure hizkuntza onomatopeietan, doinuetan. Ehunka aukera dituzu arotan zehar sakabanaturik, eskualdeetan gordeak, erabiliak ere. Euskara batua bera izan daiteke misteriorako atea, darizkion hotsekin jolasean ibiltzen baldin badakizu, ausartzen bazara.

Publicidad

«Filmean Mateo Txistuk 'Gero'-ko hitzak ditu ahoan. Zergatik? Logroñon sorginen kontrako epaiak izandako denboran Axular izan zelako erretore Saran. Eta askok jakingo duzuen legez, itzala galdu zuen bertan edo Zugarramurdin edo Salamancan Deabruarekin tratuetan»

– Sarean bada Estibalitz Montoyak egindako ikerketa izugarri eder eta betea, 'Zugarramurdiko eta Urdazubiko euskara', hots. Tesia egin zuen horretaz eta laburpen sendo bat argitaratu 'Fontes Linguae Vasconum' aldizkariak. Erabili al duzu kontsultarako, bidaide izan, gidoia egiterakoan?

– Bai, jakina. 2004ko lana da. Dena aztertzen du: azentuak, izenen morfologia, parafrasiak, bustidurak, lexikoa, fonografia... Jakina arakatu dudala Estibalitzen lana. Dokumentazioa, dokumentazio ona, ezinbestekoa da film baterako hizkera osatu nahi duzunean. Are gehiago hizkuntza bera film horren pertsonaietako bat izan dadin nahi baduzu.

Publicidad

– Jolasen dokumentazio. Ez dira tresna txarrak. Baina zuk egindako lan askotan ez duzu dibertitzeko parada handirik. Filologoa zara. Pedagogoa ere eta oso itzulpen teknikoetan ibilia...

– Egia, bai. Euskarara ekarri nuen, esaterako, 'Código Técnico de Edificación' delakoa. Baita pedagogiarekin zeri ikusia duten lan proiektu batzuen curriculumak ere. Paulekin kolaboratzeak beste unibertso baterako ateak ireki dizkit. Alde batetik, hizkuntzari traizioa egin gabe, ikusleak ulertzea lortu behar duzu. Bestaldetik, aktoreak hor daudela ezin ahaztu. Beraiek izango dira hizkera horren igorleak. Hizkuntzak luzatzen dien erronka onartu behar dute... aise, komodo, sentituz. Haiekin ere asko hitz egin nuen, elkarrekin egokitu genituen hainbat esaldi, molde, hitz.

– Jendeak ulertzea nahitaezkoa bada ere, 'Gaua' bezalako sorginkeria batean, non mamuek eta munstroek hitz egiten baitute, normala izan behar ere hitz batzuk, esaera zahar batzuk, konprenitu ez. Nire irudiko, horrek misterioa areagotzen du.

Publicidad

– Ados. Badakigu denok euskaldunok euskara maila(k) oso ezberdinak ditugula. Badakigu ingelesez mintzatzen duten guzti-guztiek ez dutela Shakespeareren hizkuntza erabat ulertzen ezta gaztelaniazkoek Urrezko Mendearen lanak ere. Eta egia, nolatan nahiko zenuke arima xurgatzen dizuen espiritu baten mintzoa konprenitu? Baina adi behar duzu egon itzultzen zabiltzala: ezin ikusleak galdu bidean.

– Aipatu izan dituzu euskararen erregistro ezberdinak...

– Ez dute berdin hitz egiten herrikoek eta erretoreak. On Mateoren ahoan euskal idazle klasikoen esaldiak jarri ditugu. Gehienak Axularrek 'Gero'-n idatzitakoak. Nik uste, egokia zen hala jokatzea. Xaretako kondairetan esan egiten da zuen jakinduria osoa Deabruarengandik jaso zuela.

Publicidad

– Sorginak nokaz mintzatzen dira filmean.

– Emakumeen hitanoa berreskuratu behar da, berreskuratzen ari da. Graxianak, Beltrak eta Remek ez dute araurik onartzen. Patxarana edaten dute eta nokaz hitz egin.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad