Borrar

Friki Harrotasunaren jaialdia, maiatzaren 16tik aurrera

Egia auzoko neska-mutilek liburutegia apainduko dute «frikien kanonek agintzen duten bezala»

I. M.

Viernes, 16 de mayo 2025, 14:49

Friki Harrotasunaren jaialdia maiatzaren 16an hasiko da, baina jarduera paraleloak ere izango dira hilabete osoan zehar. Jarduera horien bidez, Egia auzoko neska-mutilek liburutegia apainduko dute «frikien kanonek agintzen duten bezala»; edota ordenagailu-joko txikien lehiaketetan parte hartuko dute. Hala, Egiako Liburutegiak hainbat ekintzako programa prestatu du. Guztiak 18:00etan izango dira.

Maiatzaren 16an Mahai Jokoen Erauntsia izango da. Ez da kasualitate, Frikiegiako leloetako bat hauxe baita: «friki bat bera ere ez bere mahai jokorik gabe», beraz, taula eta dadoaren festa izango da.

Astebete beranduago, maiatzaren 23an, rol jokoak gustoko dituztenentzat 'It's only rol, but i like it' antolatu da, auzoko gaztetxoekin, bertako beteranoenekin eta erdian daudenekin egitekoa. Aukeratutako gaia hau da: 'Nor da hiltzailea, Marple anderea?'.

Maiatzak 28: Kasete birbobinatze III. Mundu Txapelketa Bic Boliarekin. Beso eta eskumutur boteretsuenak azkarrenak izateagatik borrokatuko dira. Bertan borrokatuko dira Alfa Zentauro galaxiaren alde honetako beso eta eskumutur boteretsuenak unibertso ezaguneko (eta ezezaguneko) azkarrenak izateko xedez. Demo bat egingo dugu 80's-ak jasan ez zenutenentzat edota kasete bat zer den Arkeologia Museoan besterik ikusi ez duzutenentzat. Hurrengo batean disketeekin saiatuko gara...

Maiatzak 29: Urteroko hitzorduan hutsik ez egiteko, aurten ere Friki Zozketa Handia egingo da. Bertan, parte hartzaileek liburutegiko opari esklusibo bat irabaz dezakete. Hainbeste urteren ondoren, denetarik oparitu dute: katiluak, kamisetak, sukaldeko mantalak, eskuoihalak... 2025ean, berriz, opari berezia: giltzatakoa eta diru-zorroa.

Zozketarako txartelak hainbat bidetatik lor daitezke:

a) Liburutegiko dokumentu frikiak maileguan hartuta, hala nola telebista-serieak, komikiak, fantasiazko eta zientzia fikziozko liburuak, film fantastikoak eta horrelako lanak.

b) Friki-Trivialean egunero parte hartuz

c) Poster-Frikietako pertsonaiak asmatuz

Dagokion txartelaz gain, parte hartze bakoitzeko txapa bat emango da, friki diseinu batekin apaindua.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Friki Harrotasunaren jaialdia, maiatzaren 16tik aurrera

Friki Harrotasunaren jaialdia, maiatzaren 16tik aurrera