Euskaldunek AEBtako independentziari egindako ekarpena

Untzi Museoak erakusketa prestatu du kopntatzeko nola euskal portuetatik, batez ere Bilbotik, armak, munizioa, uniformeak eta laguntza teknikoa eman zitzaizkien kolonoei

AINHOA MÚGICA ETA UNAI MURILLO

Ipar Ameriketako hamahiru kolonia britainiarrek, 1776an, bere independentzia lortzeko Britainia Handiaren aurkako borrokan Euskal Herritik jasotako laguntza jaso zuten. Istorio hori ezagutzera emateko, erakusketa antolatu du Donostiako portuan kokatuta dagoen Untzi Museoak.

Kolonoek Europako hainbat nazioren laguntza jaso zuten. Testuinguru horretan, euskal portuetatik, batez ere Bilbotik, armak, munizioa, uniformeak eta laguntza teknikoa eman zitzaizkien, euskal merkatariek kolonia britainiarretako merkatariekin jada ezarrita zituzten merkataritzako eta kontrabandoko bideak erabiliz. Laguntza hori «erabakigarria» izan zen independentzia aldarrikatzen zutenen garaipenerako, Museoko informazioek azaltzen dutenez.

Azpimarragarria da Soraluzeko Armen Errege Fabrikak eta Caracasko Errege Konpainia Gipuzkoarrak laguntza horretan izan zuten garrantzia eta protagonismoa, «haiek izan baitziren nazioarteko gatazka horretan behar zituzten baliabide beliko gehienen hornitzaileak».

Erakusketan hainbat objektu ikus daitezke: ontzien modeloak, armak, dokumentuak eta material grafiko ugari, jatorrizkoak zein erreprodukioak. Objektu hauetako batzuk Museoaren bidumakoak (Gordailua) dira, eta beste batzuk partikularrek eta erakunde ezberdinek utzitakoak dira, besteak beste, aipa dezakegu Koldo Mitxelena Kulturunea, Aquarium, San Telmo Museoa, Arrmagintza Museoa (Eibar), Hondarribiko Udala eta Association Hermione. Mila esker guztiei bere laguntzagatik.

Doako bisita gidatuak eskaintzen dira erakusketara, publiko orokorrari zuzenduak, astearteetan eta asteazkenetan, 17:00etan euskaraz eta 18:00etan gazteleraz.

Temas

Zabalik

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos