Borrar
Enobietako ibaiari jarraituta, igande goiz pasa

Enobietako ibaiari jarraituta, igande goiz pasa

Artikutza Natura programaren baitan otsailean antolatutako hiru txangoetako azkena izango da igande honetakoa

DV

Jueves, 20 de febrero 2025, 12:28

Artikutza auzotik abiatuko da Artikutza Natura programaren baitan otsailean antolatutako hiru txangoetako azkena. Enobietako ibaiari jarraituta. Urgurutzen Pagolletako lepora (650 m) igotzen den bidea hartuko du ibilaldiak eta, handik, Arantza eta Artikutza arteko muga jarraituta, Izu mendiko tontorrera iritsiko dira parte-hartzaileak (830 m). Antolakuntzak aurreratu duenez joan eta etorria, Lizardinetatik egingo dena 10,5 kilometro ingurukoa izango da. Amaieran jaitsiera azkarra izangi da Enobietako presara heltzeko, Artikutzako herrixkatik oso gertu. Zailtasun aldetik «ertaina» bezala kokatu dute.

Artikutzatik Izura antolatutako txangoa Donostiako Udalak proposatutako hirugarren eta azkena da. Lehena pasa den otsailaren 9an izan zen Artikutzako auzoa eta Ugaldeko presa ezagutzeko 6 kilometro inguruko txango laua. Ostean heldu zen pasa den igandean, otsailak 16, Bianditzeko gaina eta tunela lehen eskutik ezagutu eta parajeekin gozatzeko

Hiru bisita gidatuak Donostiako Udalak eskaintzen duen Artikutza Natura programa barruan antolatu dira eta, beraz, parte hartu nahi izanez gero erreserba egin beharra dago bisita egunaren aurreko ostirala baino lehen hartarako ireki diren izen-emate formularioetan. Bestela, artikutzanatura@donostia.eus helbide elektronikora idatz daiteke edo 679 613 016 telefonora deitu, bigarren kasu honetan astelehenetik ostegunera, 11:00tik 16:00ra. Kasu guztietan eskudirutan ordaindu beharko da: 6-16 urte bitartekoek 2,09€ pertsonako eta 16 urtetik gorakoek 3,14€ pertsonako.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Enobietako ibaiari jarraituta, igande goiz pasa