Lau emakumek erabili dituzte eskaripeko geldialdiak zerbitzua martxan izan den lehen asteburuan

B8-Miracontxa-Benta Berri-Seminario autobusean bi erabiltzaile izan zituen /J. M. Lopez
B8-Miracontxa-Benta Berri-Seminario autobusean bi erabiltzaile izan zituen / J. M. Lopez

B1-Benta Berri-Berio-Añorga, B8-Mirakontxa-Benta Berri-Seminario eta B9-Amara-Errondo-Puio autobusetan erabili dute asteburu honetan Dbuseko eskaripeko geldialdien zerbitzua; apirilaren 5ean jarri zen martxan Dbuseko linea guztietan aukera hori

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCODonostia

Apirilaren 5ean, jarri zen martxan Dbuseko linea guztietan eskaripeko geldialdien zerbitzua, eta lau erabiltzaile izan ditu martxan izan den lehen asteburuan.

Zehazki, ostiraletik larunbaterako gauean, emakume batek B1-Benta Berri-Berio-Añorga linea erabili zuen Añorga-Errotazar inguruan jaisteko. Beste bi emakumek, B8-Mirakontxa-Benta Berri-Seminario autobusean; bat Pinu Bidean jaitsi zen, eta bestea, Portuenen. Beste emakume bat Errondogañan beheratu zen B9-Amara-Errondo-Puio autobusari esker.

Mugikortasuneko eta Garraioko zinegotzi Pilar Aranak azaldu duenez «sistema hau lehen aldiz B8-Mirakontxa-Benta Berri-Seminarioa linean inplementatu zen 2018ko ekainean. Garai horretako lehen asteburuan ez zuen inork erabili, beraz, pasa berri dugun asteburu honekin konparatuz gero, eskaripeko geldialdiak handitu direla esango genuke».

Bestalde, Aranak azpimarratu duenez «sistema honen helburua emakumeek beren etxeetara segurtasunez itzultzea da, eta ziur nago gero eta gehiago erabiliko dela, ezagutu ahala».

Sistemari esker, linea horien zati jakin batzuetan eskatu ahal izango da ibilbidearen geltoki ofizialen artean gelditzeko. Bakarrik emakumeek eta 18 urte baino gutxiagoko pertsonek eskatu ahal izango dute zerbitzu hori, eta bakarrik ostiraletan, larunbatetan, jai bezperetan eta ekitaldi jakin batzuetan.

Sistema honekin, Donostiako udalaren asmoa da «autobus zerbitzua hobetzea eta erabiltzaileen premietara egokitzea».

Temas

Euskera