Elikagaien xahuketaren aurkako kanpaina abiatu du Donostiako Udalak

Ekimenaren webgunean kontsulta daitezke aitortutako jatetxeak/
Ekimenaren webgunean kontsulta daitezke aitortutako jatetxeak

'Donostia xahuketarik gabe' ekimenaren webgunean kontsulta daitezke aitortutako jatetxeak eta zigilua lortzeko irizpideak

DVDonostia

Hiriko fruta-denda eta supermerkatu txikiek elikagaien xahuketa murrizteko kanpaina hasi dute. Iaz ekin zioten janari xahuketaren aurka lan egiten duten establezimenduei aitortza emateko helburuarekin lanean, eta orain xahuketa gutxitzeko neurriak ezartzeagatik aitortutako jatetxeak aurkeztu dituzte. Guztira 20 bat dira.

Aurten 'Donostia xahuketarik gabe' ekimena fruta-dendetara eta supermerkatu txikietara hedatzen ari da, hedatze prozesu horretan alde batetik zigiluarekin aitortzeko irizpideak zehazten ari dira eta bestetik irizpide horiek betetzen dituzten establezimenduak aitortuak izaten ari dira.

Urte amaieran, jatetxeekin egin zen bezala, Udalaren Ingurumen Zuzendaritzaren web orrian, fruta-denda eta supermerkatuen gida eta zigilua lortzeko informazio guztia argitaratuko da.

'Donostia xahuketarik gabe' ekimenaren webgunean kontsulta daitezke aitortutako jatetxeak eta zigilua lortzeko irizpideak. Halaber, jatetxeetan janari xahuketa murrizteko gida ere deskargatu daiteke.

Jakien xahuketa jana alferrik galtzeari esaten zaio, artean ere pertsonak jateko moduan izan arren aprobetxatzen ez den janari. Jana bazterrean uztea eta botatzea horniduraren etapa guztietan gertatzen da: ekoizteko orduan, kontsumitzekoan, banatzekoan, saltzekoan eta kozinatzekoan.

Europako Elkarteak jotzen du ekoiztutako janariaren %20 alferrik galtzen dela Europan, eta honela banatzen dela hori elikadura katean: %11 ekoiztekoan galtzen da, %19 prozesatzekoan, %5 salerostekoan, %12 zerbitzu sektorean eta %53 etxeetan.

Gestio txar horrek dirua galtzea dakarkie elikaduraren katean parte hartzen duten eragile guztiei; azkeneko kontsumitzaileei, batez ere. Baina, ez hori bakarrik: ingurumenari ere asko erasaten dio; izan ere, baliabide batzuk kontsumitu eta isuri batzuk egiten baitira janariak ekoiztekoan, banatzekoan eta hondakinak kudeatzekoan.

Temas

Euskera