Eguzkiteka: hondartzan irakurtzeko txokoa

Sarrera librea da. Liburuak maileguan hartu daitezke, eta hondartzara eraman. Jokoez eta liburuez gain, egunkari eta aldizkariak ere badaude

DV

Eguzkiteka Kontxa azpiko pasealekuan dago kokatua, erlojuen parean. Itsasoari begira irakurtzen egotea Kontxako hondartzak udan eskaintzen duen doako zerbitzu bat da. Donostiako Udalak jakinarazi duenez, Eguzkiteka irailaren 15era arte egongo da zabalik. Horrela, iaz martxan jarri zen ekimenari jarraipena emango diote, egutegi luzeagoarekin. Ekainaren 15etik irailaren 15era, egunero, 11:00etatik 19:30era erabili dezakete bainulariek.

Eguzkitekan haurrei zuzendutako jarduerak ere egiten dira, guraso edo arduradunekin betiere. Ostiraletan eta larunbatetan, adibidez, 12:00etatik 13:00etara, mahai jokoak antolatuko ditu Mestiza elkarteak.

Eguraldiaren aldaketek eragina izan ohi dute liburutegiaren funtzionamenduan. Eguraldi txarra aurreikustean liburutegia itxita egoten da.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos