Kursaal jauregiak bat egin du Euskaraldiarekin

Igandera arte egongo da horrela Kursaal eraikina./
Igandera arte egongo da horrela Kursaal eraikina.

Argiztapen bereziariarekin, herritarrak animatu nahi ditu '11 egun euskaraz' erronkan parte hartzera

Iluntzen duenean, aurpegi asko ditu Donostiako Kursaal Jauregiko kubo handiak, argiztapen-sistema malguak ahalbidetzen baitio egun, kanpaina eta kausa askorekin bat egitea.

Egunotan, igandera arte, Euskaraldia datorrela iragartzen du, azaroaren 23tik abenduaren 3ra '11 egun euskaraz' ekimena garatuko dela. Argazkiarekin batera igorri duen oharrean, Donostiako Udalak dio «euskara sustatzeko kanpaina babesteko» erabaki dela Kursaal horrela argiztatzea.

Ohar horretan gogoratzen du, halaber, izena emateko epea zabalik dagoela oraindik, eta hemen egin daitekeela. Oro har, Euskaraldiaren webgunean ariketari ekiteko behar duten ia guztia aurkituko dute ahobiziek zein belarriprestek, eduki lagungarri ugari baititu, aurkeztu berri dituzten unitate didaktikoak barne.

Jakina denez, Ahobizi izatea erabakitzen dutenek, 11 egun horietan euskaraz ulertzen duten guztiei euskaraz egingo diete. Era berean, ezezagunei lehen hitza, gutxienez, euskaraz egingo diete eta ulertzeko gaitasuna dutenekin euskaraz jarraituko dute.

Belarriprest izatea erabakitzen dutenek, 11 egun horietan euskaraz dakitenei beraiekin euskaraz egitea eskatuko diete, nahiz eta hauek erdaraz erantzun.

Zalantzak dauzkanarentzat argigarria izan daiteke honako hau:

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos