Donostiako doinuak Europako hiriburutza kulturalaren inaugurazioan

Otsailean, Kaldereroei emango diete ongi etorria.</p><p>/
Otsailean, Kaldereroei emango diete ongi etorria.</p><p>

Udal musika eta dantza eskolako ikasleek kalejira egingo dute larunbat honetan, entsegu modura, Egiako kaleetan

Matera eta Plovdiv, Italian eta Bulgarian, dira aurten Europako Kultur Hiriburuak. Donostiak 2016an bizitako esperientzia biziko dute, hortaz. Materak, gainera, donostiako doinuekin ekingo dio hiriburutzari; besteak beste, udal musika eta dantza eskolako ikasleekin. Entsegu modura, kalejira antolatu dute datorren larunbaterako, urtarrilak 12, Egiako kaleetan barrena.

Urtarrilaren 18tik 21era, berriz, Italiako Matera hirian egongo dira, eta urtarrilaren 19an Hiriburutza Kulturalaren Irekiera ekitaldian parte hartuko dute. Italiako eta Europako banda ugari izango dira bertan, eta aukera ezin hobea izango da Sarriegi donostiarraren doinuak bertara eramateko. Ezin egun aproposagorik aurkitu horretarako...

Bitartean, Donostian, Eskolako Bandako ikasle txikienak Gaztelubideko Danborradarekin arituko dira jaia ospatzen. Horretarako prestatzen ari dira jada. Hurrengo igande eguerdian, urtarrilaren 13an, Moraza kalean egingo dute elkarrekin aurreneko entsegua.

Horrez gain, otsailaren 2an, arratsaldeko 19:00tan, Eskolako Banda Gazteak eta Madrilgo Arturo Soria Kontserbatorioko Bandak kontzertu bat eskainiko dute Donostiako Udalbatza Aretoan. Horren ondoren, Donostiako Alde Zaharrean elkartuko dira Eskolako bi bandak, Gaztea eta Txikia, Kaldereroei ongi etorria emateko.

Temas

Euskera
 

Fotos

Vídeos