Dani Fanoren ilustrazio eta komiki binetak, Aieteko Kultur Etxean

Besteak beste, Xabiroi aldizkariko koordinatzailea da Fano/J. M. Lopez
Besteak beste, Xabiroi aldizkariko koordinatzailea da Fano / J. M. Lopez

Ilustratzailearen lana jendartean ikusarazi eta profesional hauen lan egiteko moduak, inspirazio iturriak eta sortzen dituzten formatu anitzak ikusgai jarri dituzte

Dani Fanoren (Donostia, 1968) komiki binetak, aldizkarien azalak, material didaktikorako egindako kolaborazioak, liburuen azalak, zirriborroak, inspirazio iturri dituen elementuak eta beste hainbat material ikusgai daude Aieteko Kultur Etxeko Ilustratzailearen Txokoan. 1990eko hamarkadatik egindako lanak jasotzen ditu bildumak. Halaber, erabili dituen euskarriak nahiz elementuak eta lan egin duen testuinguruak ere ikusgai daude.

Ilustratzaileen Txokoak ez du erakusketa soil izateko bokaziorik. Ilustratzaileen lana jendartean ikusarazi eta profesional hauen lan egiteko moduak, inspirazio iturriak eta sortzen dituzten formatu anitzak erakusgai jarri nahi ditu.

Xabiroi aldizkaria koordinatzen du Fanok 2005etik. Aurten 'Migel Marmolen hamaika eta bat jaiotzak' (Astiberri) komikia argitaratu du. Aurretik argitaratutakoak honakoak dira: 'TeleATOI: Kalabaza Haluzinogenoak' (Euskal Herriko Ikastolen konfederazioa, 2010) eta 'Anubis 3.0: Arimaren Pisatzea', Asisko Urmenetaren lankidetza bereziarekin (Ikastolen Elkartea, 2012).

Erakusketa martxoaren 10era arte zabalik egongo da Ilustratzaileen Txokoan. Asteartetik olarunbatera goiz eta arratsaldez, eta igandeetan, 10:00etatik 14:00etara. Martxoaren 10ean Dani Fanoren erakusketa itxi eta Maite Mutuberriak (Eltzaburu, 1985) jarriko du erakusketa leku berean.

2012tik euren obra erakutsi dute ilustratzaileen txokoan Iban Barrenetxea, Eider Eibar, Elena Odriozola, Antton Olariaga, Maite Gurrutxaga, Aitziber Alonso, Jokin Mitxelena, Estibalitz Jalón, Jon Zabaleta, Belén Lucas, Leire Urbeltz, Marraz(i)oak Ilustratzaileen Topaketetako artisten lanak, Asun Balzola, Iñaki Martiarena 'Mattin', Ainara Azpiazu 'Axpi', Concetta Probanza, Unai Zoco, Begoña Durruty, Maguma, Dani Maiz, Lorena Martinez Oronoz eta Idoia Beratarbidek.

Temas

Euskera
 

Fotos

Vídeos