Bizikletak uzteko toki gehiago Donostiako hondartzetan

Artxiboko argazkian, bizikletak Kontxako pasealekuan./A.M.
Artxiboko argazkian, bizikletak Kontxako pasealekuan. / A.M.

Aldi baterako 180 aparkaleku berri jarriko ditu Udalak, gehien-gehienak Zurriolan

Donostiako Udalak bizikletentzako aldi baterako 180 aparkaleku gehigarri jarri ditu hiru hondartzetako inguruetan: 117 Zurriolan, 36 Kontxan eta 27 Ondarretan. Pilar Arana Mugikortasuneko zinegotziak azaldu du aparkaleku hauek ordu batzuetan erabiltzeko pentsatuta daude, «bizikleten pilaketa ekiditeko».

Horrela, aparkaleku gehigarriak ekainaren 15etik erabilgarri daude. Zehazi, Groseko hondartzako kai muturrean 63 plaza, zazpi aparkaleku, bakoitzean bederatzi bizikleta uzteko tokiarekin; Kontxako pasealekuko Mirafloreseko Markesa kalean 36 plaza; eta Ondarretako tunelean 27. Uztailaren 4an, Kursaalen 54 bizikletentzako sei aparkaleku jarri ziren.

Bestalde, 2017ko udan egindako ikerketaren ondorioz, Donostiako Udalak aparkaleku finkoen kopurua gehitu du hondartzetan, eta 110 plaza gehiago jarri ditu. Kontxan, Zubieta plazan, 64 plaza hartuko dituen aparkalekua jarri da, eta Zurriola hondartzaren inguruan 46 aparkaleku gehiago eskuragarri jarri dira.

Gainera, uztailean zehar, Amara, Antiguo, Egia, Gros eta Erdialdeko aparkalekuetan txatarrerako edo egoera kaxkarrean dauden bizikleten markatze eta kentze lanak egiten ari da Donostriako Udala. Ekaineko bigarren hamabostaldian txatarrerako zeuden 60 bizikleta kendu zituzten aparkalekuetatik, erabiltzaileek bizikletak uzteko leku gehiago izan dezaten.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos