Bisita gidatuak txalupaz, eta Mikel Laboari omenaldia

Ibaiaren ikuspegi desberdina ahalbidetzen du bisitak./LOBO ALTUNA
Ibaiaren ikuspegi desberdina ahalbidetzen du bisitak. / LOBO ALTUNA

Urumea bertatik bertara ezagutzeko aukera, eta txalupan egingo den kantu jira antolatu ditu datorren astebururako Haritzalde Elkarteak

Urumearen defentsa eta ibaiaren ezagutzaren sustapena hasiera-hasierako helburu izan ditu Haritzalde Naturzaleen Elkarteak, nahiz eta 1991ean sortu zenez geroztik beste hainbat gai ere jorratzen dituen.

Horrenbestez, urteak daramatzate Urumea ibaia, Donostiako zatian, bertatik bertara ezagutzeko aukera eskaintzen duten bisita gidatuak antolatzen. Formatu desberdinetako bisitaldiak proposatu izan dituzte: oinez ertzetatik, ibaian barrera traineruan edo piraguan... Datorren astebururako ere eskaintza zabala prestatu dute. Eta berezia.

Larunbatean, abenduak 29, Donostiako kaia eta Santa Klara uhartearen arteko motora-zerbitzua eskaintzen duen enpresarekin lankidetzan, hainbat bisita gidatu egingo dituzte txalupan Urumean barrena, goizez eta arratsaldez, aurrenekoa 9:30etan abiatuko delarik Mundaitzko ontziraleku txikitik. Sarbidea Kristina Enea parketik duen ontziraleku txiki hori Corazonistas ikastetxearen eremuan dago, eta bertan ditu bere instalazioak Arrauning enpresak. Batak zein besteak laguntzaile gisa hartzen dute parte proiektuan.

Bisitaldiak 2 euroko prezioa du pertsonako, eta txartelak goizeko 9:00etatik aurrera jarriko dira salgai Mundaitzen bertan, plazak mugatuak direlarik.

Igandean, abenduak 30, Mikel Laboaren omenezko ekitaldi berezia izango da. Azaldu dutenez -aste honetan zehar zabalduko dute informazioa-, «Loiolako Erriberak Mikel Laboari omenaldi txikia eskaini nahi dio bere heriotzaren 10. urteurrenean».

Horretarako, 12:00etan hasiko da kantu kira txalupaz, Urumea zeharkatzen duten zubietan euskal abestiak kantatuz. Omenaldiari Loiolako Erriberak auzoa eta Kristina Enea parkea lotzen dituen Mikel Laboa pasabidean emango zaio amaiera.

Temas

Euskera
 

Fotos

Vídeos