Borrar

Artea eta Giza Eskubideak Haur eta Gazteen XV. ekitaldian parte hartzeko epea, zabalik

Aurtengo edizioan, edozein marrazketa teknika erabiliz, jolasteko eskubidearen gainean hausnartu beharko dute parte hartzaileek.

Jueves, 1 de enero 1970

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Donostiako Udaleko Giza Eskubideen atalak Artea eta Giza Eskubideak Haur eta Gazteen 15. ekitaldian parte hartzera gonbidatu ditu hiriko haur eta gazteak. Aurtengo ekitaldian, edozein marrazketa teknika erabiliz, jolasteko eskubidearen gainean hausnartu beharko dute parte hartzaileek. Lanak aurkezteko epea 2019ko otsailaren 1ean bukatuko da.

Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenaren 31.1 artikuluan jasotzen da jolasteko eskubidea. «Jolasek gure bizitzaren parte izan behar dute haurtzarotik, izan ere, gaitasun kognitiboak sustatzen dituzte eta sormena bultzatzen dute, ekitaldi honetan hainbeste balioesten den gaitasuna», adierazi dute Donostiako Udaletik.

Modu honetan, Donostiako Udalak deia luzatu die ikastetxeei, haurtxokoei, gaztelekuei eta hiritar guztiei jarduera honetan aktiboki elkarlanean jardun dezaten, haur eta gazteak parte hartzera animatuz eta bultzatuz, euren lanetan gai honen inguruan dituzten ideiak eta esperientziak irudikatu ditzaten.

Parte hartzailearen adinaren arabera, lau kategoria proposatu dira eta bakoitzean lanak banaka edo taldeka aurkeztu daitezke: 6-8 urte, 9-12 urte, 13-15 urte eta 16-18 urte. Epaimahai ofizialak aurretiko aukeraketa bat egingo du, eta irabazle batzuk nortzuk diren erabakiko du. Gero herritarrek ere horien artean kategoria bakoitzeko lanik hoberenak aukeratu ahal izango dituzte Giza Eskubideen webgunearen bidez.

Sariak 2019ko apirilaren 14an banatuko dira, Donostiako Udaleko osoko bilkuren aretoan. Gainera, 'Bazen behin irudi bat...' liburuxka argitaratuko da parte hartzaile guztiei banatzeko, lan onenen eta sentiberatasun gehien dutenen aukeraketa batekin.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios