
Hiritarrak
«Arriskuak hartzera ohitua banaiz ere, beti dut hor barruko epaile zorrotza»Secciones
Servicios
Destacamos
Hiritarrak
«Arriskuak hartzera ohitua banaiz ere, beti dut hor barruko epaile zorrotza»Argi eta garbi azaltzen du bere nondik norakoa; 'Errenterian jaio, Errenterian hezi, Errenterian bizi, Errenterian erreproduzitu eta, agian, Errenterian hilko naiz'. Aitak ('Txokolo') Mikelazulo Kultur Elkartea sortu zuen berak 17 urte zituela eta horrek mundu ezberdin batera eramaten zuten hainbat ate ireki zizkion. Kazetaria da ikasketaz baina urteak dira antzezle, antzerkigile, idazle eta kantari dabilela. Beti esanonekoek 'jendaia'-tzat joko zuten lagunekin. Esaterako, Ander Fernández musikariarekin. Esaterako, Zazpi t´Erdi' ekoiztetxeko David Aguilarrekin. Esaterako, berak fundaturiko Dejabu konpainiaren parte diren Miren Alcalá eta Urko Redondorekin.
– Esan nizun.
– Zer?
– Ez Elhuyar hiztegiak ez Euskaltzaindiaren Orotarikoak ez dute 'fluidade' hitza onartzen.
– Ara! Zer gomendatzen dute ba?
– Jariakortasuna.
– Benetan??!! Sekula aditua. Inoiz ez erabilia. Ezingo nuke ezta ahoskatu ere. Ez al dago beste irtenbiderik 'fluidez' esateko?
– Uste dut baietz, hitzaren hirugarren adieran 'arintasuna' eskaintzen dute.
– Hobe. Eta egokia.
– Hori al da estreinatu berri duzuen 'Itzulera' antzerki (edo halako zerbait) lanari falta zaiona? Ez du ematen. Gazteszenako emanaldian dena atera zen 'fluido'... arin-arin. 'Desparrame' perfektu batean.
– Ikusleen erreakzioak hori adierazi zuen bai, guk uste, baina pentsa ezazu zenbat traste mugitu eta lekuz aldatu behar dugun eszenatokian: peluxezko chihuahua bat, fokuak, banderaz estalitako hilkutxa, mikrofonoak, pantailak, pistola bat, kotxe baten aurreko leihatila eta bolantea. Jostailuak, bakero botak, ahuakateak, telefonoak. Pentsa ezazu antzerkia egiten ari garen bitartean, pelikula bat ere ari garela filmatzen eta 'Gringo' gaizkilearen bizkartzainarena egiten duen David agertokian zehar mugitzen dela kamerarekin...
– 'Gringo' izeneko bilau sekulako horrek euskaraz egiten du. Nuevo Mexikoko ingelesezko doinuarekin baina hikaz.
– Kasik ez dugun gidoiak hala exijitua. Abiapuntua zera, sormen krisialdi batean murgildurik gaudela, Etxepare Institutuak dirulaguntza ematen digu Mexikora joateko euskal diasporaren gaineko entrebista batzuk egiteko. Hara iristerakoan, istilu bat baino gehiagotan sartzen gara. Pilotari baten bila gindoazen, bai, baina topo eta estropezu egiten dugu 'Gringo'rekin. Ziztu batean ikasten dugu gidoia ez den gidoiaren esaldi baten esanahia.
– Zein esaldi?
– 'Hau ez duk/n Abaltzisketa'. Antzezlana prestatzen ari ginela, Miren, Urko eta hirurok Mexiko aldera jo genuen girotu nahian. Plaza de los Mariachisen hartu genuen lehengo mezcaletik konturatu ginen herrialdearen potentziaz. Bizi potentziaz. Herio potentziaz. Festarako potentziaz. Chiapasen bukatu genuen kale antzerkia egiten, bertan hartu gintuzten Belacqua eta Teatro de la Rendija konpainiekin.
– ¡Ke lokotxon!... Ez dut uste Xuxen euskara zuzentzaileak espresio hori onartuko duenik.
– Jakina. Espainiako RAEk ordea bai, gaztelaniazko amerikanismoen artean. Kristona esan nahi du. Sekulakoa. Markaz Fuerakoa. Demassssa. Gehiegi. Tumatxa.
– Antzezlanean ez duzue ez legerik, ez araurik, ez printzipiorik onartzen...
– Antzerki irreberentearenak izan ezik. Tarot kartak eskaintzen dizkiegu sarreran ikusleei. Batean bidaia agertzen da. Besteetan inframundua eta ostatua. Baita bidaia, eraldaketa eta itzulera ere. Ez pentsa, gure proposamena bada ere, sinetsi ala ez, bidaia existentziala, metamorfosi bat.
– Aaaahhh. Aizu, Errenteriako Lekuonan eta Donostiako Gaztesezenan ikusitakoez, antzemandakoez gaindi, zeintzuk dira zure bizitzan zehar onartu dituzun arrisku/erronka horiek?
– Ziento bat. Azken-aurrekoa, Ander Fernandezekin Gori gori musika talde-espazio mutantea sortu izana. Berak bazituen soinuak eta nik, hitzak buruan. Elkar liatu eta derrepentean, ni kantari. Hala ere, handiagorik izan dira...
– Esaterako...
– Kazetaritza bukatu eta, ingelesa jakin gabe, Londresera joan antzerkia ikastera. Bueltan, euskaraz izango zen helduentzako antzerkia sortzean tematzea. Haurrentzakoak martxan ziren bai. Baina desafioa ez zen pailazoa izatea aktorea baizik. Euskarazko teatroa era kolektiboan egitea zen arrisku latz eta probokatzailea. Gero gerokoa...
– Gerorik izan al zen?
– Nola ez ba? Hemen gaitun. 'Gero' bat izan zen. Eta 'bihar' bat izango da. Nik antzerkitik bizi nahi nuen. Nahi nuen kobratu emanaldi bakoitzeko. Prekarioan askotan bana lortu izan dugu...
– 'Dut' edo 'dugu'?
– Hobe 'dugu'. Lagun arriskutsuak ditut, ezin ukatu.
– Eta barruko epaile zorrotza.
– 'Ez ote zara pasatzen ari?' esaten didana. Baina bueltan, lokotxona onartu egiten du (dit, digu) gaixoak.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Despliegue de guasa e ironía por febrero en Santoña
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.