Arrazakeriaren aurka, sukaldaritza tailerrak Donostian

Parte hartzea doakoa eta mugatua izango da; hortaz, izena eman ahala onartuko dituzte partaideak/Donostiako Udala
Parte hartzea doakoa eta mugatua izango da; hortaz, izena eman ahala onartuko dituzte partaideak / Donostiako Udala

'Sukaldanitzak' ekimena ekainaren 8an egingo da, 11:00etan. Ondoren, herri otordu bat izango da, 20 lagun gehiagorekin; tailerraren ardura duen elkartekoak izango dira 10 kide, eta, beste 10, lantegiak antolatu dituzten beste gastronomia elkarteetakoak

DVDonostia

Nazioarteko gastronomien bidez, aniztasunaren aurkako estereotipo negatibo edota aurreiritziek sortutako diskriminazioaren aurka sortutako ekimena da 'Sukaldanitzak'. Tailerrak ekainaren 8an, larunbata, egingo dira, 11:00etan, eta, ondoren, herri otordu bat izango da, 20 lagun gehiagorekin; tailerraren ardura duen elkartekoak izango dira 10 kide, eta, beste 10, sesioak antolatu dituzten beste gastronomia elkarteetakoak.

Kultur Aniztasunaren Bulegoaren ekimenak, horrela, sukaldaritza tailerrak baliatzen ditu elkar ezagutzen ez duten nazionalitate anitzetako lagunak elkartzeko. Parte hartzea doakoa eta mugatua izango da, hortaz, izena eman ahala onartuko dituzte partaideak. Otorduak 14:30ean hasiko dira, gutxi gorabehera.

«10 herritarrek —azaldu du Duñike Agirrezabalaga zinegotziak—, eman beharreko 9 ikastaro horietako bakoitzean, hainbat herrialdetako errezetak prestatzen ikasteko aukera izango dute, tokian tokiko sukaldarien ardurapean«. Besteak beste, prestatuko dituzte almendra eta oilasko pastela, txahal currya eta Basmati arroza, barazki woka edo labean egindako banana kanelaz.

Izena emateko epea datorren astelehenean, maiatzaren 20arekin, hasiko da, eta maiatzaren 29a arte egongo da zabalik.

Sukaldaritza sesioei dagokienez, Asiako gastronomiari eskainitakoa egingo dute Txirain elkarteak eta Atisha Tibeteko elkarteak; Txileko gastronomiarena Kañoyetan elkarteak eta Esperanza Latina elkarteak; Errumaniako jakiak egingo dituzte Burgos Etxeak eta Decebal elkarteak; gastronomia marokoarra, Amaikak Bat elkarteak eta Jatorkin elkarteak; otordu ukrainarra Loiolatarrak elkarteak eta Ukraina-Euskadi elkarteak; gastronomia kolonbiarra Zubi musu elkarteak eta Emigrados Sin Fronteras elkarteak; sukaldaritza mexikarra Galiziako Etxeak eta Mestiza kultur elkarteak; Hondurasko kutixiak Arrano elkarteak eta Ongi Etorri Eskolara ekimenak; eta Honduras eta Boliviako gastronomia dastatuko dute Unión Artesana elkarteak eta Unión Cinco Estrellas elkarteak antolatutako tailerrean.

Temas

Euskera