Aitor Ikastolaren 50 urteurren kanta, bihar

C. T.

Bihar, maiatzaren 11ean Aitor Ikastolaren 50 urteurren kanta aurkeztuko da Aitor Ikastolaren Konkorroneako eraikinean arratsaldeko 16.15etan. Kantaren partehartzaileen artean ikastolako ikasle ohi ugari daude eta ostiralean egungo ikasleek koreografia batekin lagunduta aurkeztuko da. Bertan izango dira ere kantan parte hartu duten sortzaileak. Maiatzaren 28an, Aitor Ikastolaren 50 urteko ibilbidearen dokumentala aurkeztuko da Koldo Mitxelena kulturunean. Bi saio eskainiko dira 18.00etan eta 19.30etan. Ekainaren 2an, 50 urteurren jaia ospatuko da ikastolan bertan (Ame-tzagañako eraikinean).

 

Fotos

Vídeos