

Secciones
Servicios
Destacamos
2025eko Antiguako Jaiak pasa den ostiralean, urtarrilak 10, hasi ziren 'Piskolabix' antzerki amateurrarekin eta ostegun honetan hasiko da bigarren aste-bukaera antiguotarrek gorriz markatutako hainbat zitarekin. Batik bat kaleak giroz beteko dituen Poteo Elegantea edo danborrada.
Aurrez, aldiz, emakumeen pala txapelketako semifinalak izango dira ostegunean 18:00etan Antiguako frontoian. Bertatik aterako dira datorren ostegunean, urtarrilak 23, ordu eta toki berean lehiatuko den finalerako lehiakideak.
Biharamunean Jakintza Ikastolako haurren danborradak emango dio hasiera arratsaldeari. Ohiturei jarraitz, 15:30ean frontoia bere egingo dute Sarriegiren doinuekin. Eta osteko orduak ere haienak izango dira haurren jaitsiera musikatuarekin (16:30), jarraian Gaskuñan egingo den 'Holi Festa'-rekin eta txokolatadarekin. Indarrak beharko dituzte 18:30ean auzoan zehar ariko den zezen suskorako. Eta helduagoek lehen zita 19:00etan dute Benta Berri Plazan, segidan txupinazoa (19:30) eta poteo elegantea izateko. Auzorock-ek itxiko du lehen egun potentea Zena, Cold Noize eta DJ Albabarruna taldeen emanaldiekin Antiguako frontoian.
Larunbatean atseden gutxi izango da, 10:00etarako baita lehen deia, berriro ere frontoian Real Sociedad fundazioaren eskutik haurrentzako puzgarriak izango baitira. Ez da proposamen bakarra, 11:00etan buruhandi eta erraldoiak ibiliko baitira auzoan zehar musikaren laguntzaz eta bazkalostean Lugaritzen 'Kiki eta koko: bizi-bizi zirkua' emanaldia izango baita.
Bazkalostean hartuko dute erreleboa gazteek Istingorra kalean jendetza biltzen duen Giza probarekin, 2025ekoan Hernaniren aurka 18:30ean, eta segidan izango da poteo musikatua auzoko musikariekin. Eguna biribilduko du Antigua Rock emanaldiak, Les Testarudes, Skabidean eta DJ Aiakateren zuzenekoekin
Igande eta larunbatean danbor hotsa nagusi izango bada ere, bestelako proposamenak ere baditu Jai Batzordearen egitarauak. 10:00etan izango da kros herrikoia, jada 500 korrikalaritik gora dituena, eta 12:00etan Txirain elkarteak antolatutako Toka txapelketa.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.