150 aurpegi Uliako parkearen aldeko argazkian

150 aurpegi Uliako parkearen aldeko argazkian

Eguraldia kaskarra izan bada ere, eremu natural horretan eraiki nahi diren etxebizitzen aurka agertzeko bildu dira igande goizean

EL DIARIO VASCO

Eguraldia ez dute lagun izan, igande goiza ez baita atsegina suertatu baina, hala eta guztiz ere, 150 bat lagun bildu dira Uliako parkearen aldeko argazkia egiteko deialdira. Jakina denez, garai batean Donostiako udal mintegiak hartu zituen lursailean etxebizitzak eraiki nahi ditu Udalak, eta horren aurka daude 2014 urteaz geroztik, Uliako Lore-Baratzeak deiturapean, eremu horretan jarduera ugari antolatzen ari diren kolektibo eta gizabanakoak.

Change.org webgunean 3.000 sinaduratik gora biltzeaz gain -5.000 sinaduratan finkatu dute helburua-, igande honetan burutu dutena bezalako ekimenak ari dira antolatzen parkeak parke izaten jarrai dezan. Gogoratu behar da joan den ostegunean, otsailak 25, onartu zuela Donostiako Udalak eremu horretan 70 apartamentu egitea.