Borrar
Eguraldiak ere bat egin zuen ekimenarekin.
‘Udazkeneko Jaialdia’-ren antolatzaileak, oso pozik emaitzarekin

‘Udazkeneko Jaialdia’-ren antolatzaileak, oso pozik emaitzarekin

Uliako udal mintegi zaharretara hurbildu zirenen laguntzari esker, landaketarako lurra eta materialak erosiko dira

dv

Martes, 27 de octubre 2015, 10:32

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Oso pozik daude antolatzaileak igandean Uliako udal mintegi zaharretan egin zen udazkeneko jaialdiaren emaitzekin. «Uliako Lore-Baratzak egitasmoak antolaturiko jaialdiak izugarrizko arrakasta izan du donostiarren artean. Mila lagun inguru hurbildu dira Uliako udal mintegi zaharretara bertan antolatutako ekimenetan parte hartu eta, bide batez, ingurua ezagutzeko», azaldu dute ohar baten bidez. Festaren helburua parkeak gordetzen dituen Donostiako aintzineko ur-biltegiak eta parkeko balio historiko eta ekologikoak herritarri erakustea izanik, betetzat jotzen dute.

Izan ere, toki guztiz berezi hori ezezaguna da donostiarrentzat. «Igandean ikusi ahal izan genuen, donostiarrek ez dugula ur-biltegien berririk izan orain arte eta honelako ekimenen ondorioz, bisita eskaerak pilatzen ari dira» dio Eider Sanz Iturraldek, Uliako Lore-Baratzak proiektuaren partaideetako batek. Jonathan Chanca arkitektuak honakoa esan du Buskando ur-biltegiari buruz: «Jendea harrituta ateratzen da ur-biltegitik, orain dela gutxi arte erabat ezkutatua zen espazioa ezagutzerakoan».

Horrez gain, egitasmoaren etorkizunerako ere onuragarria izan zen igandeko festa, Parkeko baratze-alorrak gaur egun lurrez hutsik daude, eta bete egin behar dira baratze-lorategia martxan jartzeko. Festan parte hartu zutenen diru-laguntzari esker, landaketak egiteko kamioikada bat lur erosi ahal izango dute, bai eta bulegoa zaharberritzeko materialak ere. Horrela, proiektuko kideen artean konponduko da bulego izandakoa, informazio gune bilakatuz. «Lan hauek Auzolanean egingo dira hurrengo igande batean» azaldu dute.

Herritar guztiak Uliako Lore-Baratzak proiektuan parte hartzera gonbidatuak daude. Hala, orain dela astebete eskas argitaratutako webgunean aurki dezakete informazio baliagarri ugari. Hor eman daiteke halaber izena ur-bilegiak bisitatzeko. Eskakizun handia dela eta, Uliako Auzo Elkarteak itxarote-zerrenda bat sortu du, hemen, apuntatzen direnek hurrengo bisita gidatuetan lehentasuna izan dezaten.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios