Borrar
Remiro despeja de puños en una de las últimas jugadas del Sevilla. Arizmendi
Bost penaltiak

Beste hamar urte izan daitezela

Larunbata, 25 urria 2025, 02:00

Comenta
  1. 1

    Selekzioko aurrelari finkoa, Realeko kapitaina

Kritikak jasotzera ohitua, zelaian erantzutea gustatzen zaio Mikeli. Eta atzo horixe egin zuen. Beste behin. Elastiko gorriarekin txuri-urdinarekin baino erabakigarriagoa omen da. Bada lau gol daramatza jada eta atzoko biek urrea balio dute. Debuta egin zuenetik 10 urte beteko dira gaur eta ongi ospatzea merezi du. Beste 10 izan daitezela.

  1. 2

    Jokorik ez dagoenean, jarrera ez dadila falta

Ezin esan Anoetan futbol partida polita ikusi genuenik. Joko gutxi bi taldeen aldetik –bitik behin jokalariren bat lurrean egoteak ez zuen laguntzen–, baina taldeak ez zuen amore eman eta Sevillak, zenbait unetan nagusi izanik ere, ez zuen aukera argirik sortu. Ez da abiapuntu txarra.

  1. 3

    Lehen gola sartzea, erabakigarria

Denboraldi honetan hiru partidatan soilik aurreratu da Reala markagailuan eta bietan garaipena lortu du, gola egiten lehena izateak duen garrantzia agerian utziz.

  1. 4

    Beste fitxaketa bat erizaindegirako

Denboraldia hasi zenetik Herrera zelaian ikusteko gogoa genuen denok eta ez dugu aukera askorik izan, atzo ordu erdi baino ez baitzuen egin jokoan venezuelarrak min hartuta joan aurretik. Ez ote da erizaindegian zelaian baino denbora gehiago ematen duten fitxaketa horietakoa izango? Gehiegi izan ditugu...

  1. 5

    Europara bidaiarik egin ezean, Kopak balio dezala arnasa hartzeko

Bi erronka polit bezain ezberdin ditu aurrean orain Realak: Kopa eta derbia. Ikusi beharko da testuinguru honetan zein jarrera duen Sergioren taldeak azken titulua eman digun lehiaketarekin. Disgustu gehiagorik behintzat ez dezala ekarri.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Beste hamar urte izan daitezela

Beste hamar urte izan daitezela