Borrar
Reala eta Athleticeko jokalariak, Euskaraldiaren pankartarekin, Realak irabazitako 2018ko derbian San Mamesen. Jose Mari Lopez
Euskal Derbia, Euskaraldiari bultzada emateko agertoki ezin hobea

Euskal Derbia, Euskaraldiari bultzada emateko agertoki ezin hobea

Realeko zein Athleticeko jokalariak maiatzaren 15ean hasten den Euskaraldiaren aldeko pankartarekin aterako dira Anoetara

Iker Valverde

Donostia

Viernes, 2 de mayo 2025, 17:47

Beti esaten da Euskal Derbia futbol partida batetik haratago doan gertaera bat dela eta hori berresten duten hainbat adibide daude historian zehar. Ez dago partidaren atarian kalean bizitzen den giroa ikustea besterik ez.

Igandeko partidan, Realeko eta Athleticeko jokalariak Euskaraldiaren aldeko pankarta batekin zelairatuko dira. Izan ere, euskararen erabilera gizartean sustatzeko laugarren edizioa bizi duen mugimendua, maiatzaren 15etik 25era izango da aurten. Datak ahalbidetzen du bi euskal talde handienek horrelako omenaldia eta bultzada ematea Euskaraldiari.

Euskaraldiaren helburua argia eta zehatza da: hizkuntza ohiturak aldatzea, euskaraz pentsatu zein hitz egiteko, eta pertsonen tendentzia aldatzea zein hizkuntza erabili aukeratzerakoan. Apirilaren 18an, Reala eta Eibarren arteko gipuzkoar derbian, bi taldeko neskak pankartarekin atera ziren ere zelaira.

Txurdin, Euskaraldiaren beste enbaxadoreekin, aurtengo edizioko aurkezpenean. RS

Aurten, Txurdin, Realaren maskota famatua, Euskaraldiaren hamaika enbaxadorea da, Realak euskararen alde egiten duen apostuaren seinale. Martxoan, aurtengo edizioaren aurkezpenean, Joseba Ibarburu presidenteordea eta Txurdin bera egon ziren. Leloa 'Elkar mugituz egingo dugu' da aurtengo edizioan.

Gero Axular dantza taldearen emanaldia

Partidaren atarian ere, Athletic eta Realeko jokalariek pankartarekin argazkia atera ondoren, Gero Axular dantza taldeak, 10 eta 16 urte bitarteko ehun dantzarik osatuta, Anoetako zelai-erdian Euskaraldiaren abestia eta 'Txuri Urdin maitea', Realaren erreserkia, dantzatuko ditu. Hori dena eta gero, lagunak ahaztu eta baloiaren bitarteko guda hasiko da zurigorri eta txuriurdinen artean.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Euskal Derbia, Euskaraldiari bultzada emateko agertoki ezin hobea