Beterriko Liburua saria, Karmele Jaioren 'Amaren eskuak'-entzat

«Nik liburu bati eskatzen diot bigarren geruza bat edukitzea, hor egia bat egotea»

FELIX IBARGUTXI
Karmele Jaio. [MIKEL FRAILE]/
Karmele Jaio. [MIKEL FRAILE]

LARRAUL. DV. Beterriko Liburua ohorezko aipamena, hamaikagarren edizioan, Karmele Jaioren Amaren eskuak eleberriarentzat izan da. Liburu honek jasotzen duen bigarren saria da, iaz Zilarrezko Euskadi saria eman bai-tzioten, Liburuaren Egunekoan asko saldu zelako.

Irakurleek ematen duten saria da Beterriko Liburua. Horretarako, Larramendi Bazkunak Epaimahai Orokor bat antolatu ohi du, eta han jasotako botoen arabera aukeratzen da irabazlea. Guztira 34 proposamen jaso dira, eta Karmele Jaioren eleberriak 10 jaso ditu; Irati Jimenezen Bat, bi, Manchester-ek, berriz, 8; eta Aingeru Epaltzaren Mailuaren odola-k 7.

Sentimenduak dira Amaren eskuak nobelaren oinarria. Emakume batzuk dira protagonista: batetik, 40 urte inguruko emakume bkazetari estresatua; bestetik, beronen ama, ospitalean gaixorik dagoena. Biak erietxeko gelan daudelarik, euren arteko harreman gatazkatsuez gogoetaka hasiko da kazetaria.

Atzoko ekitaldian, Jaiok gogorarazi zuen Igartza beka tartean zela idatzitako nobela dela eta eskerrak eman zien hango antolatzaileei, «batez ere Xabier Mendiguren Elizegiri».

«Nik liburu bati zera eskatzen diot, bigarren geruza bat eduki-tzea, hor egia bat egotea. Eta nire liburu honetan badago egia bat, benetako zerbait sentitu nuen idaztean», esan zuen atzo Gasteizko idazleak, Larraulgo kultur etxean saria jasotzean.

«Liburuan, adierazi nahi nuen antzeko sentimenduak ditugula gizaki guztiok, nahiz eta garai desberdinetan bizi. Hartzen duzu XV. mendeko liburu bat eta gure an-tzeko sentimenduak ageri dira», jarraitu zuen, eta gaineratu bere eskuak ere «amaren eskuak» bihurtu direla, orain dela hilabete pare bat lehenengo umea izan duelako.

Fotos

Vídeos