«Txori baten kantarekin topo egitea bezala izan zen 'Txepetx' ezagutzea»

Unibertsitate-irakasle honek 'Ikastetxeen egitura intelektuala' liburua eman du argitara

FELIX IBARGUTXI
M. J. Apalategik liburua aurkeztu zuen ostiralean KMn. [AYGÜES]/
M. J. Apalategik liburua aurkeztu zuen ostiralean KMn. [AYGÜES]

Miren Jaione Apalategik (Ataun, 1956) Ikastetxeen egitura intelektuala liburua plazaratu du, bere doktore-tesiaren bertsio laburtu eta eguneratua, gainera José María Sánchez Carrión Txepetx pentsalariaren epilogo eta guzti. «Liburu honen asmoa da euskal gizartean zehar indarrean dauden hiru hezkuntza-administrazio, eta bi estatuetan zehar banaturik, bizi diren hezkuntza egoera ankerrak bideratzea. Erakuntza-Hizkuntza-Hezkun-tza errealitateak uztartzen diren ikastetxearen hausnarketa intelektuala egitetik dagoela irtenbidea defendatzen dugu», dio autoreak kontrazalean.

Pedagogian doktorea, Nafarroako Unibertsitate Publikoan ari da lanean. Didaktika eta Eskola-antolakuntza irakasten ditu. 1996tik 2003ra bitartean uniber-tsitate horretako Giza eta Gizarte Zientzien Fakultateko dekanoa izan baitzen. Irakasle hau izan zen, hain zuzen ere, Nafarroako Unibertsitate Publikoak publikatu zuen euskarazko lehenengo liburu zientifikoaren egilea; honako hau, alegia: Hezkuntza-Erakuntza I Oinarri teorikoak.

- Nola ezagutu zenuen José María Sánchez Carrión 'Txepetx'?

- Ba, berarekin topo egin nuen, zorionez egun batean txori baten kanta eder batekin topo egiten den bezala. Bere lanekin, bere idatziekin egin nuen nik topo.

- Noiz?

- Aspaldi. Senarraren bidez, jakin nuen Txepetx etorria zela Nafarroara lanera. Saldiasera etorri zen. Liburu harrigarri bat idatzi zuen: La situación del euskera en Navarra uste dut suela izenburu. Nik Pedagogiako ikasketak eginak nituen Deustun, eta senarrak bazekien Txepetxen lanak gustatuko zitzaizkidala. Lizentziatu eta gero Sakanako ikastola batean hasi nintzen lanean eta gero, hura utzi eta doktoradutza prestatzeari ekin nion. Orduan deitu egin nion Txepe-txi; Donostia aldean bizi zen, eta doktore tesiaren azken zatia gizon horren laguntzarekin, gizon horren argitan egin nuen.

- Eta zertan ari da orain?

- Ezin dizut esan non bizi den. Lanean ari da, orain ere arlo berriak ikertzen eta nazioarte mailan.

- Liburua aurkeztu duzunean, azken hitzak hauek izan dituzu: «Orain eredu bat badugu hezkuntza eta ikastetxeak eratzeko; intelektualki ez dago arazorik». Uste duzu eredu hori hemengo herri-agintariek egin dezaketela bere? Ala asko aldatu beharko luke herri-aginteak?

- Nik sineste dut gizarte honek, momentu honetan edo besteren batean, eduki dezakeen errealitatea ez dela batek, pertsonalki, gogoko izango zukeen hura, baina gizartea holakoxea da, oso kapritxosoa. batzuetan «kapri-txoso» hitza goxoegia da, beste batzuetan makiabelikoa, nik uste dudana da, benetan, hezkuntza arloan adituak egiten ari garela eta geroz eta adituagoak garela. Bakoitza bere esparrutik gauzak ondo bideratzen baditugu hobeto prestatuko ditugu beste eragileak, eta horiek gai izango dira edozeinen aurrean adore handiz agertzeko, eta esateko: «Ni hau naiz, ez naiz hura, eta esaten ari naizena oso garrantzitsua da». Gero, hala ere, badakigu agintean ideologiak daudela, baina ideologiak ideologia, adituak toki garrantzitsu bat dauka eta bakoi-tza bere tokian jar dezake.

- Zuri gustatzen zaizun hezkun-tza eredua edo ikastetxe eredua, inon gauzatu al da, munduko zein tokitan existitzen da?

- Nik ez dut eskatzen beste herri egonkortuetan lortu ez den errealitaterik, ikastetxerik. Nahikoa ikusiko nuke ustez gogokoak ditugun eta gogokoak ez ditugun baina egonkortuak dauden edozein gizartek lortu duen ikaste-txegintza. Euskal Herriko hezkuntza egoera berezia da, ez dago osatua, ez dago orekatua, eta premia berezi samarrak ditu. Gogokoak ditut Austria, Alemania eta Suitza, baina Euskal Herria ezin ditut haiekin parekatu. Hemen, lehenbizi, errekontziliazio intelektuala egon behar da ikastetxe publiko eta pribatuen artean. Hemen denek daukate tokia, nahi duten hezkuntza emateko. Baina tokirik ez daukana da euskara beretzat hartu nahi ez duenak.

- Oinarrizkoa ikusten duzu, beraz, euskara.

- Bai. Nahitaez, hezurdura euskarak izan behar du. Gizarte demokratiko eta plural batean bizi gara, baina ezin dena da euskarari bizkar eman.

- Urte asko dira Nafarroan bizi zarela. Hor euskarak aurrera egin du azken hogei urteotan?

- Oso aurrera egin du. Euskarari zor zaion tokira eraman nahian, maila handiko jendea ari da gaur egun Nafarroan. Oso jende kualifikatua dago. Hala ere, Euskal Herriko lurralde guztiak, duten egitura administratiboa dutela, ikusten ditut handicapé euskara aldetik. Eta beste kontu bat: inongo lurraldek ez du eduki behar beste lurralderen bat begitan, bakoitzak nahiko lana du-eta. Orain garaia da intelektualki lana aurrera ateratzeko. Gure unibertsitate publikoak hogeita hamar urte besterik ez ditu; oso denbora gutxi daramagu, beraz, lan intelektuala egingo duen jendea sortzen. Hala ere, gauza asko egin dugu, ni baikorra naiz.

- Jorge Oteiza Fundazio-Museoko patronatuko kidea zara sorrera beretik.

- 1992az geroztik nago hor. 1996an eratu zen bigarren patronatua eta hor jarraitu dut. Gauza asko pasatu dira. Oteizarekin harreman pertsonala eduki nuen. Zailtasunak egon dira, baina ezintasunik ez. Ez dut sinesten ezintasunean, ez dut ezina barneratzen, eta bakarrik kontuan hartuta Oteiza ezagutu nuela, horrek ematen dit indar bat... eta etorri zaizkigun kolpe ugari horiei aurre egin diegu. Badakit horrelako ondarea, horrelako lekuko intelektual, kultural eta emozionala iritsiko dela noizbait behar den lekura.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos