Emekiko Mairuak goizaldean ariko dira baserriz baserri eta Meakakoak arratsaldez

Etxe bakoitzara iritsi bezain pronto erratza atarian pasa eta otarria lurrean ezartzen dute

Trikitixaren doinuz lagunduta dantza egiten dute Mairuek./
Trikitixaren doinuz lagunduta dantza egiten dute Mairuek.

HONDARRIBIA. DV. Aurten hamabost urte betetzen dira Emeki elkarteko kideek Mairuaren ohitura zaharrari berreskuratu eta ekin zioten ezkeroztik. Harrezkero oso esanguratsua egin da jaialdia herritarren artean.

Aurten ere, taldeak gonbidapen berri bat luzatzen die herritarrei Mairuaren jaialdian ospatu eta parte hartzeko. Bihar goizaldean Emekikoak baserriz baserri ariko dira eta arratsaldean Meakako Adiskideak Dantza Taldekoak eta Egoipar Meaka Euskal Dan-tza Taldea gauza bera egingo dute arratsaldean.

Bete beharra dagoen baldintza nagusia arroparena da. Bakoi-tzak, bere etxean dauzkan trapu zahar eta zarpailenak erabili ahal izango du. Hurrengo urratsa baserriz baserri ibiltzea izango da erritoa burutzeko. Etxe bakoitzara iritsi bezain pronto erratza atarian pasa eta otarria lurrean ezartzen da.

Derrigorrezkoa da aurpegia ondo estalita eramatea. Horretarako, lastoko txanoak eta zinta edota mozorroak jansten dira norberaren nortasuna gordea edukitzeari lehentasuna ematen baizaio.

Behin erritoa egin eta gero mairuek dantzan hasten dira, askotan baserritarrekin batera egiten dute. Trikitixa doinuz lagunduta ariko dira dantzan.

Bertako zaharren esanetan bere nortasuna gorderik mantentze zuenak egun xelebre honetan parada izaten omen zuen azkeneko urtean bete ezin izan zuen nahia edo esana burutzeko.

Baserrietako bizilagunek harrera oso ona ematen omen diete Mairuei. Emekikoek bazkari baten bidez emango diote amaiera jaialdiari. Alkartasun Elkartera joko dute indarrak berreskuratzeko asmoz.