Trapujale antolatu zuen taldea 20 urte eta gero berriro Lezon

LUISMA RODRIGUEZ
Trapujale datorren ostegunean Lezora bueltatuko da. [ARIZMENDI]/
Trapujale datorren ostegunean Lezora bueltatuko da. [ARIZMENDI]

LEZO. DV. Lezoko Elkarteen Koordinakundeak erabaki du nahiz eta Gabonetan hasitako plantoarekin jarraitu datozen inauteriak antolatuko dituela Udalari erantzukizuna emanez.

2007ko inauteriak antolatzeko elkarteak osatu duten programa hauxe da.

Ostegunzuri, Otsailak 15. 16.00etan : Trapujaleri ongi etorria( Herri Eskolan); 19.00etan Trapujaleren jaitsiera Jaizkibeldik. Ondoren inauteriari agurra, arranpuila eta Lezoko trikitixa taldearen saioa plazan.

Ostiralori, otsailak 16: 10.30etan: Herri Eskolako haur, lehen hezkuntza eta bigarren hezkuntzakoek lanbideak emanaldia herrian zehar.( Bukaera Saldise Plazan); 10:45: Gurutze Santuaren Plazan Euskal inauteri dantzen emanaldia, Pasaia Lezo Lizeoaren eskutik; 11:45etan: Goiko plazan(Frontoian), Trapu jolasak, Pasaia-Lezo Lizeoaren eskutik. 18.00etan: Zirikuen kalejira herrian zehar txistulariekin. Irteera Gurutze Santuaren plazatik; 19.00etan: Sardina jatea herritarrentzat (Lezoko Elkarteen eskutik) 20:00etan: Murixka dantza taldearen emanaldia Gurutze Santuaren Plazan.

Asteartebeltz, otsaila 20, 15.15etan: Haur eta lehen hezkuntzako haurrekin, Trapujaleren herio bidaia herrian zehar eta Epaiketa Gurutze Santuaren Plazan. ( Herri Eskolaren eskutik); 19.00etan: Trapujaleren epaiketa Gurutze Santuaren plazan, Herio bidaia herrian zehar erreketa, inauteriari agurra eta txerrijana plazan. (Irteera Musika Eskolatik).

Inauterien programa hau Lezoko Elkarteen Koordinakundeak osatu du azken asteetan egin dituen bileretan. Eta programa aurrera ateratzeko elkarteen artean egin den lan banaketa azpimarratu nahiko lukete.

Bestetik aipatu nobedade bat, «duela 20 urte ekaitzen Trapujale antolatu zuen taldea, aurten berriro ere lan horretara bueltatu dela, azken urtetan antolakuntza nahiko noraezean ibili ondoren».

Elkarteen koordinakundeak herritar guztiak deitzen ditu, inauterien programan parte hartu dezaten Trapujaleren mozorroa soinean jantzirik

Azkenik aipatu inauterien finantziazioari aurre egiteko ostiral iluntzean sardina jatea egingo dutela Herriko Plazan. Sardina eta Sagardoaren salmentarekin aterako den dirua Inauteriek izango dituzten gastuei aurre egiteko erabiliko dutelarik.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos