Gose greban zaintza partekatu eske

BITTOR HIDALGO EIZAGIRRE(Donostia)

Eta nire bi semeen hazkuntza egoki eta orekatuaren alde. 4 urteko borroka eta bitartekaritza etengabeen ondoren, eta lau epaiketa eta gero, nire semeek eta nik ezin izan dugu oraindik zaintza partekatua legez lortu, amak nahi ez duelako, eta nahiz eta epaitegiko psikologoek beraiek ere, haurren mesedetan, zaintza partekatua eskatu epaileari, ohitura guztiez bestela amaren borondatearen kontra ere.

Beste biderik aurkitu ezin eta abenduaren 21ean hasi nuen gaur ezagu-tzera ematen dudan gose greba hau, azken baliabide bezala, nire semeen amari eskatuz behingoz eskuzabaltasunez joka dezan nire eta bere semeen alde, legeak horretara behartzen ez badu ere, eta onartu dezala behingoz hirurok eskatzen lau urte daramagun zaintza partekatua legea erabili gabe semeen kaltean.

Orain artean guk bakarrik lortu ezin izan duguna agian lortu genezake guztion laguntzarekin.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos