ARETXABALETA / Hainbat ekitaldi antolatu dituzte mendi astearen barne

J. RAMOS
Mendizaletasuna izango da hizpide aste honetan. [DV]/
Mendizaletasuna izango da hizpide aste honetan. [DV]

ARETXABALETA DV. Datorren astean, astelehenetik ostegunera bitartean zenbait emanaldi egongo dira Aratxabaletan Murrukixo Mendizale Elkarteak antolatuta urteroko Mendi Astearen barne: Emanaldiak Kurtzebarri eskolako aretoan izango dira urtero bezala, arratsaldeko 7tan. Astelehenean, azaroak 20, Mikel Sasiain aretxabaletarrak aurtengo udaran Gashenbrung 2 (G2)ra eginiko igoera kontatuko du. Asteartean, azaroak 21, Atxa, Garro, Xanpru, Bengoa eta Bengoa aretxabaletarrek Delhitik (India) Katmandhura (Nepal) bizikletaz eginiko ibilaldia azalduko dute. Asteazkenean, azaroak 22, Luis Urkia (Tasito) aretxabaletarrak Nepaleko Lantang bailaran eginiko treking-a erakutsiko du.

Eta bukatzeko, ostegunean, azaroak 23, Aitor Arozenak Pirinio eta Alpeetan eginiko bizikleta ibilaldiak kontatuko ditu.