Egazka tabernak irabazi du Arizmendiren lehenengo perretxiko pintxo lehiaketa

Epaimahaiak jakien kalitatea azpimarratu zuen; Guztira 10 tabernek hartu zuten parte txapelketan

C.L.
Perretxiku lehiaketak jende ugari erakarri zuen plazara. [ARIZMENDI]/
Perretxiku lehiaketak jende ugari erakarri zuen plazara. [ARIZMENDI]

ARRASATE. DV. Arizmendik antolatutako lehen perretxiko pintxo lehiaketak harrera ezin hobea izan zuen igande goizean Herriko Plazan. Guztira hamar tabernek hartu zuten parte txapelketan eta epaimahaiaren esanetan aurkeztutako pintxo guztien artean bat aukeratzea zaila izan zen, denak oso kalitate onekoak bait ziren. Honela, Itzala eta Egazka tabernen artean berdinketa egon zen hasiera batean, baina azkenean, eta aurkezpen kontuak zirela medio, Egazka tabernari eman zitzaion garaipena.

Bestalde, perretxiko erakusketaren irabazlea San Viator Txikiko LMH 6. mailako ikasle taldearentzat izan zen, bigarrenak DBH 2. mailakoak eta hirugarrenak LMH 5. mailakoak izan zirelarik.

Marrazki lehiaketari dagokionez, sarituak Naiara Zeziaga eta Leire Pascual izan ziren.

Txapelketa desberdinek giro aparta jarri zuten plazan eta jende ugari gerturatu zen otar eta bastoi erakusketak ikustera. Batxilergoko ikasleek Saharako proiekturako ipinitako txosna han izan zen eta Arizmendi ikastolako amantal eta liburuxkak erosteko aukera ere egon zen.