EUSKERA / Nafarroa Oinezera autobusak

Debagunek aurten ere Nafarroa Oinezerako autobusak antolatu ditu. Aurten Nafarroa Oinez Beran izango da, datorren domekan. Txartelak salgai daude Laixanen bulegoan gaur arte. Izena ematen dutenen arabera jarriko dira autobusak, beraz, leku mugarik ez da egongo. Txartelak 8 euro balio ditu Laixaneko bazkideentzat eta 10 euro gainerakoentzat. 16 urtetik beherakoek gurasoen baimena sinatuta eraman behar dute. Autobusa, Korreosetik aterako da goizeko 8.30etan eta Beratik 19.00etan.