Borrar
Herritarrek Prospekzio Soziologikoen Kabineteari emandako erantzunak jaso dituzte inkestan Unanue
Euskal herritar gehienek alderdi berari emango diote botoa Batzar Nagusietarako hauteskundeetan

Euskal herritar gehienek alderdi berari emango diote botoa Batzar Nagusietarako hauteskundeetan

Hauteskunde orokorren ondoko inkestak ondorioztau duenez, apirilaren 28an botoa eman zuten pertsonen erdiek alderdi berari ematen diote botoa beti

El Diario Vasco

Donostia

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Miércoles, 8 de mayo 2019, 15:28

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Euskal herritar gehienek adierazi dute hauteskunde orokorretan boztkatutako alderdi berari emango diotela botoa Batzar Nagusietarako datozen hauteskundeetan. Zehazki, Batzar Nagusietarako datozen hauteskundeetan botoa ematera joango diren pertsonen %69k alderdi berari emango diote botoa, %17k ez dute erabaki oraindik, eta %11k beste alderdi bati emango diote botoa.

Apirilaren 29tik maiatzaren 1era bitarte egindako azterketan, herritarrek Prospekzio Soziologikoen Kabineteari emandako erantzunak jaso dituzte, hauteskunde orokorretan izandako portaerari buruzkoak.

Inkesta egin duten eta apirilaren 28an botoa eman zuten pertsonen erdiek alderdi berari ematen diote botoa beti, %20k alderdi berari eman ohi diote botoa, baina zenbaitetan aldatu egiten dute, %27k une bakoitzean gehien gogobetetzen dituen alderdiari ematen diote botoa, eta %2k lehen aldiz eman ahal izan dute botoa.

Espainiako Gobernua osatzeari begira, PSOE eta Unidas Podemos alderdien arteko akordio baten alde daude argi eta garbi. Denera, %48k adierazi dute hori dela aukerarik gustukoena.

Gainera, adierazitako azterketaren arabera, joan den apirilaren 28an botoa eman zuten pertsona gehienek (%87k) kanpaina hasi aurretik zuten hartuta botoa ematera joateko erabakia, %9k kanpainaren egunetan erabaki zuten, % 1ek gogoeta-egunean, eta %3k hauteskundeen egunean bertan. Ehuneko hori 2016an egindako hauteskunde orokorretakoa baino handixeagoa da (%78ra iritsi zen aldi hartan), eta azken hauteskundeek euskal herritarrengan sortu duten «interes handia« adierazten du horrek, kabinetetik uste dutenez.

Halaber, Batzar Nagusietarako Hauteskundeetan irabazle izatea nahiago den alderdiari buruz galdetuta, %41ek nahiko lukete EAJk lortzea boto gehien, %15ek EH Bilduk, %5ek PSE-EEk, %4k Elkarrekin Podemosek eta %1ek PPk. Herritarren herenak (%32k) ez dute iritzirik eman.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios