Eusko Jaurlaritzak Perúko interkulturalitateko ministrordearekin bilera izan du

Helburua bi instituzioen arteko harremanak estutzea eta etorkizunean elkarlanean aritzeko bideak zabaltzea izan zen

EL DIARIO VASCO

Eusko Jaurlaritza Perúko Gobernuko Interkulturalitateko ministrorde Patricia Balbuenarekin eta Hizkuntza Indigenen zuzendari José Antonio Vásquez-ekin elkartu zen atzo Liman. Bileraren helburua bi instituzioen arteko harremanak estutzea eta etorkizunean elkarlanean aritzeko bideak zabaltzea izan zen. Eusko Jaurlaritzako ordezkari gisa Patxi Baztarrika, Hizkuntza Politikarako sailburuordea, eta Joseba Lozano, Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko zuzendaria, bertaratu ziren, Perúko Kultura eta Hizkuntza Aniztasunaren Astean parte hartu duela aprobetxatuz

Eusko Jaurlaritzak adieratzi du gaur Palacios ministrordeak berak deitutako bilera honetan euskararen biziberritzea izan zuten hizpide. Izan ere, aniztasun linguistikoa (47 hizkuntza dituzte bertan) sustatu eta berreskuratu nahi dute Perún. Hori da beraien helburua. Eta lan honetan, euskal eredua eredugarria da beraientzat. Honenbestez, bilerak hizkuntza politikaren gaineko informazioa eta usteak trukatzeko balio izan zuen. Perúko interesari erantzunez, hizkuntza politika kontuetan kooperazio eta kolaboraziorako balioko duen akordio bat gauzatzeko prozesua martxan jartzea erabaki zen. Oso interesgarria izan da bilera. Positiboa eta aberasgarria, zalantza gabe, azaldu zuen bileratik ateratzerakoan Baztarrikak.

Perúko Kultura eta Hizkuntza Aniztasunaren Astean parte hartu zuen atzo Baztarrika sailburuordeak. Bertan azken 30 urteotan euskararen biziberritzean izandako eboluzioa birpasatu zuen, urte hauetan zehar burututako hizkuntza politikak azpimarratuz.