Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

Strauss eta Txaikovski Miramongo Matineetan

Batik bat OSEko musikariak biltzen dituen Arpeggio hari seikoteak interpretatuko ditu

Viernes, 3 de noviembre 2017, 10:09

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Miramongo Matinee berri bat izango da larunbatean, azaroaren 4an, 'Oroitzapenak eta gutiziak' izenburupean, eta Arpeggio hari seikoteak Richard Straussen 'Capriccio' operaren sarrera eta Piotr Ilitx Txaikovskiren 'Souvenir de Florence' piezak intepretatuko ditu. Emanaldia 11:00etan izango da, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren (EOS) egoitzan, Miramonen.

Orkestrak jakinarazi duenez, taldeko kideak diren Larraitz Oiartzabal (biolina), Pawel Krymer (biola), Justyna Janiak-Krymer (biola), Gabriel Mesado (biolontxeloa) eta Pascale Michaud (biolontxeloa) musikariek osatzen dute Arpeggio taldea. Seigarren kidea Birgit Kolar biolinista da, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren kontzertino gonbidatua.

Egitarauari dagokionez, Straussek hari seikoterako idatzi zuen 'Capriccio' operaren sarrera. Opera hori Munichen estreinatu zen 1942ko urrian, eta horrela, 75 urte bete berri dira. Bestalde, Florentziara egindako bidaia batetik oroigarri ekarri zuen Txaikovskik hari seikoteko pieza nagusietako bat, eta horregatik eman zion 'Souvenir de Florence' izenburua. 1890ko udan idatzi zuen, eta gainbegiratu ondoren 1892an interpretatu zuten lehen aldiz.

Miramongo Matineetara eroso joateko, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak doako autobus zerbitzua eskaintzen du. Autobusa 10:25ean irteten da Gipuzkoa plazako 4 zenbakitik eta geldialdiak egiten ditu Antso Jakituna 18an eta Madril Hiribidea 34an.

Sarrera solteak salgai daude, zazpi euroan, www.sarrerak.euskadikoorkestra.eus webgunean eta Kursaal Auditoriumeko leihatilan. Gainera, eserlekurik libre geratzen bada, orkestraren egoitzako leihatilan bertan erosi ahalko dira dagokion kontzertuaren egunean.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios