Historia, artea, gastronomia eta musika ibilaldi bakarrean

Marina Tchebourkina organista. /
Marina Tchebourkina organista.

Osagai horiek guztiak uztartuko ditu Usurbilen datorren igandean 5ean Harria Hitz bisita gidatuak, obra baten mundu mailako estreinaldia barne

Harria Hitz ibilaldi gidatuak beste hitzordu bat du Usurbilen datorren igandean, abuztuak 5, arratsaldeko 17:00etan. Historia, artea, gastronomia eta musika uztartuko dituen bisita euskaraz egingo da, 8 euroren truke

«Euskal tradizioa eta modernitatea ederki uztartu dituen herria da Usurbil, baita euskal sorkuntzarekin konprometitutako herria ere. Inon baino hobeto islatzen da 60ko hamarkadan Euskal Herrian gertatu zen kultura-eztanda, eta baita eztanda horren ondorena ere. Harria Hitz ibilbideak, herrigunean ikus daitezkeen zenbait elementuren bitartez, Usurbilek euskal kultura garaikidearen susperraldian jokatutako papera ezagutaraztea du helburu», diote antolatzaileek.

Bisitaren lehen zatiak, hain zuzen, herrigunea korritzen du. 17:00etan frontoian elkartu ondoren, Dema Plaza, Udarregiren omenezko eskultura, Zumetaren murala, Mikel Laboa Plaza, Tapiaren murala, Askatasuna Plaza eta Sagardoaren Monumentua ezagutzeko aukera dute parte-hartzaileek.

18:15ean Zumeta Arte Estudiora bisita egingo dute, Jose Luis Zumeta margolariak eta bere alaba Usoak partekatzen duten espaziora. Eta 19:15ean, mokadutxoa Artzabalen. Indarrak berrituta, Marina Tchebourkinak Donostiako Musika Hamabostaldiko Organo Zikloaren baitan eskainiko duen kontzertua. Jatorri errusiarreko organista ezagun honek, Youri Boutsko musikagilearen 'Deuxième Grand Cahier d'Orgue' obraren mundu mailako estreinaldia eskainiko du Usurbilgo Mutin organoan.

Taldea gehienez ere 25 lagunekoa izango da, eta aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da 688 818 017 telefonoan edo info@kultour.pro helbide elektronikoan.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos