'Oihal eta arto-hosto artean' galtzeko gonbidapena

Artxiboko argazkian, Lola Altolagirre arto hostoak prestatzen./N. IRAOLA
Artxiboko argazkian, Lola Altolagirre arto hostoak prestatzen. / N. IRAOLA

Errenteriako Jantziaren Zentroan Lucía Sánchez eta Lola Altolagirre artisauen lanak ikusgai izango dira urrian zehar

Lucía Sánchez eta Lola Altolagirre artisauek material natural eta jasangarriak erabiltzen dituzte artelanak sortzeko: arropa, alfonbrak, tapizak… Bien ala bien lanak bildu dituen erakusketa bitxia Errenteriako Jantziaren Zentroaren lehen solairuan ikus daitezke urrian zehar.

Erakusketaz gain, Lucia Sánchezek ehunean mandala sortzeko tailerra eskainiko du urriaren 27 an, arratsaldeko 18.00 etan Jantziaren Zentroan. Tailerra gazteleraz eskainiko da eta bi euro balio ditu. Parte hartu ahal izateko aurrez izena eman behar da jantziarenzentroa@errenteria.eus helbidean edo 943 49 45 21 telefonora deituta.

Erakusketa doan ikus daiteke, urriaren 6tik 28ra, larunbatetan goiz eta arratsaldez 11:00-14:00/17:00-20:00 etara eta igande eta jai egunetan 12:00-14:00 etara.

Sánchez oihalgintzan aditua da, 1993 garren urtean 'Telarista Urbana' artisau proiektua abian jarri zuen. Altolagirrek, berriz, arto hostoak erabiltzen ditu, antzinako teknika sormen berrietarako.

Lola Altolagirrek (Azpeitia 1954), hain zuzen, arto hostoekin Euskal Herrian egiten zen antzinako ehuntze teknika berreskuratu du. Izaki-hari eta naturarekiko hurbilak diren materialak ikertu ditu. Bere artisau lanengatik zenbait sari jaso ditu. Gaur egun Donostian bizi eta lan egiten du.

Lucía Sánchez (Mones Cazón, 1958) Argentinan hasi zen ehungintzan lanean, bertako antzinako zenbait teknika erabiliaz. Taldeko zein bakarkako hainbat erakusketetan parte hartu zuen Amerikan, batez ere, Argentinan eta Brasilen. Erakusketez gain, gaur egun hainbat taillerretan irakasle dabil bere ezagutzak zabalduaz. Gaur egun Donostian bizi eta lan egiten du.

Temas

Euskera
 

Fotos

Vídeos